GARA > Idatzia > Kirolak > Mendia

Kirol eskalada Jarduerak

Nerabeak eta beteranoak muturreko zailtasunaren bidetik

p044_f02_5093.jpg

Andoni ARABAOLAZA

Kirol eskaladak gero eta ezusteko gehiago ematen dizkigu. Adinari dagokionez, adibidez, oso gazte edo nerabeen agerraldi gartsuak ikusi ditugu azken urteotan. Hasieran, zur eta lur uzten gintuzten, baina, urteen poderioz, kateatze horietara ohitu gara.

Nerabeekin batera, gero eta oihartzun handiagoa jasotzen ari dira beteranoen jarduerak. Bi belaunaldi baina helburu bera: muturreko zailtasuna.

Bi belaunaldi horiek nola mugitzen ari diren erakusteko, kateatze adierazgarri batzuen berri emango dugu.

Nerabeekin hasiko gara, sona eta izen handia duen batekin hain zuzen: Adam Ondra. 16 urteko gazte honek 8c zailtasuneko bi bide bistaz egin ditu egun berean: «Nagay» eta «Una vida numada» (biak ala biak Italian).

Johanna Ernst ere (16 urte) ezaguna dugu; iazko Munduko Kopako txapelduna izan zen. Bada, austriar honek 8b bistaz eskalatu du: «Santa Linya» (Katalunia).

Geoffray De Flaugerguesek, berriz, 14 urterekin, 8c bat egin du Eslovenian: Strelovod. Eta adin bereko Enzo Oddok «Vitamina» bidea (8c+), Frantzian, kateatu du; bere hirugarren 8c+ du.

Adinez ia hirukoiztu eta laukoiztu dituzten beste eskalatzaile beterano batzuek ez dute atzean geratzeko inolako asmorik. Yuji Hirayamak (40 urte), adibidez, beste 9a zailtasuneko bide bat sinatu du Japonian: «The Fitth Element». Eta Mauricio Zanolla eskalatzaile historikoak (51) 8c graduko beste bide bat egin du: «Thin Ice» (Italia).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo