GARA > Idatzia > > Kultura

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa hasiko da gaur, Veit Helmerren «Absurdistán» filmarekin

Fantasiazko zinemaren Bilboko FANT jaialdiak gaur irekiko ditu XV. edizioko ateak, eta atzokoan, giroa berotzen hasteko, aurtengo karteleko irudia kalera atera zuten Gaitzerdi antzerki taldeko kideek.

GARA | BILBO

Babes biologikoko jantzia soinean zutela eta gas maskarak aurpegian jarrita atera ziren atzokoan Gaitzerdi antzerki taldeko kideak Bilboko Areatzako zubira. 2009ko FANTeko (Bilboko Zinemaldi Fantastikoa) kartela irudikatu nahi izan zuten; meteoritoen mehatxupean bizi den hiriburu apokaliptikoa islatzen duen kartela, hain zuzen ere.

Urteroko hitzordua Capitol aretoetan hasiko da, Veit Helmerren «Absurdistán» filmarekin. Ekialdeko herrialde batean kokatzen gaitu Helmerrek, eta ur eskasia eta sexuen arteko tirabirak direla-eta, bikote baten harremana kolokan jarriz doala azaltzen du.

Bestalde, azken urteetan garrantzia hartzen joan den Fantrobia saria Paco Plazak jasoko duela iragarri zuten. Plazak, bere bigarren film luzearekin, «El segundo nombre» izenekoarekin Sitgesen fantasiazko Europako bigarren film onenaren saria jaso zuen eta azpimarratu zutenez, 2007an «Rec» filma zuzendu zuen Jaume Balanguerorekin batera.

Igandera arte nazioarteko filmak, titulu klasikoak eta hamabi film labur ikusi ahal izango dira. Hala ere, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun hauetarako, kontzertuak kasu. Bihar esaterako, Bosco el Tosco izango da Azkena aretoan eta ostegunean Chrome Hoff talde ingelesak lehenbizikoz joko du Bilboko Kafe Antzokian.

Ficha

Título: «Pagafantas».

Director: Borja Cobeaga.

Guión: Borja Cobeaga

Diego San José.

Música: Aranzazu Calleja.

Fotografía: Alfonso Postigo.

Intérpretes: Clint Eastwood, Bee Vang, Ahney Her, Christopher Carley, John Carroll Lynch.

País: E. español, 2009.

Duración: 80 minutos.

Género: Comedia.

Fecha de estreno prevista: 3 de julio de 2009.

Ficha

Obra: Los chicos de historia.

Autor: Alan Bennett.

I.: J. M.Pou, J. Minguell, M. Gil, J. Andújar, N. Albert, J. Beltrán, O. Casals. Lugar: Teatro Arriaga (Bilbo) 30-04-09

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo