GARA > Idatzia > > Mundua

Nepalgo maoistek kargutik kendu dute Katawal Armadako burua

Nepalgo Alderdi Komunista Maoistak urrats ausarta egin du Rookmangud Katawal orain arteko Armadako burua kargutik kentzean. Agintera hautestontzien bitartez iritsi zirenetik, maoistek oztopo ugari aurkitu dituzte 2006an sinatutako bake akordioak esaten duena betearazteko bidean. Begiraleen arabera, Armadan egin beharreko aldaketak izango dira gatazkatsuenak, militarrak beti erregearen aldekoak izan baitira, eta orain Errepublika batean daude.
p017_f01199x140.jpg

GARA |

Nepalgo Gobernuak atzo hartu zuen Rookmangud Katawal Armadako burua kargutik kentzeko erabaki ausarta. Berehala ikusi ahal izan zen erabakiaren garrantzia, Gobernuan orain arte Alderdi Komunistako maoisten aliatu ziren AML-B Alderdi Marxista-Leninista Batuko sozialdemokratek Exekutibotik alde egitea erabaki baitzuten.

Krishna Bahadur Mahara Informazio ministroak eman zuen erabakiaren berri. Gobernuko eledunak jakinarazi zuen Katawalek beste hiru hilabeteko zerbitzua zeukala egiteko, baina Gobernuari erabakia aurreratzea egoki iruditu zaiola. Orain arte Armadako bigarren kargurik garrantzitsuenean zegoen Kul Bahadur Khadkak hartuko du Katawalek utziko duen kargua, ustez maoisten posizioetatik hurbilago dagoen militarrak.

Nepalgo hedabide batzuen arabera, Katawalek ez du onartu kargua uztea, baina Armadako eledunek ez dute gaiari buruzko informazio gehiagorik eman nahi izan.

Pushpa Kamal Dahal Prachanda gerrillari ohiak zuzentzen duen Gobernua ez dago konforme Rookmangud Katawalek azken asteotan izan duen jarrerarekin. Katawalek berak esplikazioak eman zizkion Gobernuari, baina militarrak esandakoak ez ditu ministroak konbentzitu. Izan ere, maoistentzat sekulako garrantzia dauka gerrillari izan zirenak Armadan sartzeak, orain arte sinatutako akordioetan ageri den moduan, baina bide horretan oztopoak baino ez ditu aurkitu, eta hori oso arazo larria izan daiteke, ia 20.000 lagun baitira gerrilla utzi eta Armadan sartu beharrekoak. Gobernuak zenbait urrats egiteko eskatu zion Armadako buruari, baina Katawalek ez zion jaramonik egin. Apirilaren 20an Exekutiboak gogortu egin zuen jarrera, gerrillariak alde batera utzita, Armadak ia 3.000 soldadu berri erreklutatzeko urratsak egin baitzituen. Erreklutatze prozesu hori Epaitegi Gorenak geldiarazi zuen pasa den otsailean.

Zortzi jeneral

Bestalde, Gobernuak Armadako zortzi jeneral kanporatzea erabaki zuen bere garaian. Armadak Gorenarengana jotzea erabaki zuen, eta epaileek arrazoia eman diete militarrei.

Iswhor Pokharel AML-B alderdi sozialdemokratako idazkari nagusiak adierazi du Gobernua uztea erabaki dutela, Armadako burua aldatzeko erabakia beraien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako Alderdi Komunista Maoistak. «Orain maoistek alderdi txikien babesa eskuratu beharko dute», esan zien Pokharelek kazetariei. «Ez zaigu batere gustatzen maoistek nola egiten dituzten gauzak -erantsi zuen politikariak-. Kontsentsurik gabe, abian den bake prozesua ez da iritsiko nahi dugun lekura eta Konstituzio berria idaztea ez da posible izango».

Oposiziokoak ere, maoisten aurka. Esaterako, Nepalgo Kongresuaren Alderdiak mobilizazioak deitu ditu. Atzo bertan egin zen manifestaziorik Katmandu hiriburuan.

19.000 gerrillari

2006ko azaroan gerrilla maoistak eta garaiko alderdi politikoek sinatu zituzten akordioen arabera, Nepalgo Herriaren Armadako 19.000 gerrillariek armak utzi zituzten, Armadan sartzeko asmoarekin. NBE Nazio Batuen Erakundearen esku daude.

Once meses sin rey tras 240 años de explotación y Monarquía

Nepal celebró comicios en abril de 2008, allanados por la firma dos años antes de unos acuerdos de paz que pusieron fin a diez años de guerra entre el Gobierno y la guerrilla maoísta. Los ya ex guerrilleros, liderados por Prachanda, se impusieron en las elecciones. Dado que los maoístas no obtuvieron mayoría absoluta, se aliaron tras unas accidentadas conversaciones con otros grupos, el más importante de ellos el UML que ahora deja el Ejecutivo. Un paso clave fue la proclamación de la República el 28 de mayo de 2008, que puso fin así a 240 años de Monarquía. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo