GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

SOKATIRA

Faboritoek bigarrenean ere ez dute hutsik egin

J.L. | DONOSTIA

Nafarroako launako Txapelketako bigarren jardunaldian ere ez da ezusterik izan, eta lehen jardunaldikoak berriro ere nagusi izan dira.

Mutiletan, 300 kilotan, Berriozar A izan zen nagusi, bere bigarren taldearen aurretik. Hauen atzetik, Amaiurren bi taldeak sailkatu ziren. Sailkapen nagusian Berriozar A doa lehen postuan, 7 punturekin.

Nesketan, eta 250 kilotan, Amaiur izan zen nagusi, Beti Gazteren eta Berriozarren aurretik. Sailkapen nagusian ere Amaiur doa lehen postuan, jokatutako bi saioak irabazita, eta 6 punturekin.

Nesketan, baina 265 kilotan, Sakana gailendu zen, eta sailkapen nagusian ere beraiek doaz lehen postuan, 8 punturekin, eta aldetxoa kentzen diotela bigarren sailkatuari.

Datorren astean jai izango du lehiaketa honek, eta maiatzaren 16an izango du jarraipena eta orduan jokatuko da azken ekinaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo