IRAKURKETA
«30.000 o La loca del pueblo», Victoria Eugenia Antzokian
Angel Mario Fernandez autore, idazle eta kazetari argentinarrak idatzitako «30.000 o La loca del pueblo» antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da gaur Victoria Eugenia Antzokian, 20.00etatik aurrera. Dorleta Urretabizkaia antzezle gipuzkoarrak zuzenduko du, zuzendari lanetan estreinekoz. Beste pertsonaia bat balitz bezala, Iñaki Salvador musikariaren doinuak irakurketa saioan tartekatuko dira.