GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Auto istripua salatzeko protesta, Fresnesen, eta liskarrak, Villepinten

Pasa den martxoaren 18an, Fresnes-era bisitan zihoazen bi lagunek istripua izan zuten A-8 autobidean. Pariseko kartzela horretan dauden euskal preso politikoentzat ez da oharkabean pasa, eta salatzeko kartel bat jarri dute espetxe barruan. Villepinten, aldiz, egoera larrian jarraitzen dute, martxoan izandako tirabiren ondoren. Planto berri bat egin ostean, presoak bultzaka sartu zituztela ziegetara salatu dute orain. Aranjuazetik ere istilu baten berri eman dute.

p016_f01.jpg

GARA |

Fresnes, Villepinte, Aranjuez, Soto del Real eta Valladolid-Villanublatik presoen edota seni- deen eskubideen aurkako albisteak heldu dira beste behin. Horien guztien artean nabarmentzekoa da Fresnesekoa, errepide istripu bat izan delako espetxeratuen protestaren abiapuntua.

Ezagutzera eman berri dute, martxoaren 18an gertatu zela auto istripua, A-8 autobidean, Donostia eta Pasaiaren arteko zatian. Fresnesera bisita egitera zihoazen Bilboko Urtzi Gainzaren neskalaguna, Lekeitioko Liher Rodriguezen neskalaguna eta Bilboko Zorion Salsamendiren ama eta arreba zeramatzan autoak izan zuen istripua. Bidaiariek kalte larririk ez zuten izan, baina Hendaiako tren geltokira berandu iritsi ziren, eta bidaia galdu zuten. Beste txartel bat erosi, eta hurrengo trena, behintzat, hartu ahal izan zuten.

Hori jakinda, Fresneseko preso politikoek «Politique de dispersion criminelle!!!» dioen kartela paratu dute espetxe ba- rruan. Horren bidez istripuek eragiten duten egoeraren salaketa egiten dute, horren ondorioz hildakoen kopurua ere zehazten dutela.

Apirilaren 22an espetxe horretako euskal preso guztiak mitard edo zigor-ziegetara eraman zituztela erantsi dute.

Villepinte, bestalde, eskubide urraketaren adierazle bilakatu da asteotan. Martxoaren 12tik 19ra mitardean izan ondoren, eraso gehiagoren berri eman dute euskal hiritarrek. Patio ordutegia ez dela betetzen aipatu dute, «ia egunero lapurtzen digute zerbait». Kirola egiteko, eta hainbat kasutan posta jasotzeko arazoak izan dituztela ere erantsi dute.

Hori dela-eta, zuzendariarekin bilera izan zuten berriz, eta gauzak ez zirela bideratzen egiaztatu ondoren, zuzendaria etorrarazteko plantoa egin zutela adierazi dute. Hori burutu ondoren, zera gertatu zen: «Bakoitzaren bila lau tipo armatu eto- rri zitzaizkigun, kasko eta ezkutuak jarrita. Horrela eraman gintuzten denok, indarrez, burua eskuarekin zapalduta eta esposatuta. Ziegetan sartu zire- nean aldraka sartu, paretaren kontra indarrez jarri, besoak estuki ipini atzetik, eta bi tiporen artean erdi arrastaka eramanez», jakinarazi dute.

Bakartuta

Fresnesen eta Villepinten bezalaxe, beste espetxeetan ere bakartuta izan dituzte hainbat euskal preso azken asteotan.

Honela, Soto del Real-en bost preso daudela bakartuta adierazi dute, eta ondorioz borrokaldia abiatu dutela, espetxeko janariari uko eginez.

Hortik gertu, Aranjuezen, api- rilaren 20an hiru presori bakartze egoera ezarri zietela nabarmendu dute, horien artean Barakaldoko Asier Gomez de Sala- zar dagoelarik. Dirudienez, asteburuan kartelak atera zituzten eta preso sozial batek horietako bati sua eman zion. Ondorioz, istiluak sortu ziren eta bost euskal preso horiek bakartu egin zituen zuzendaritzak.

Mikel Onko ere bakartuta dago Soton, apirilaren 16an estraditatu zutenetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo