GARA > Idatzia > > Ekonomia

Fiat-en eskaintza jaso ostean, Alemaniako Gobernuak beste enpresen planak ezagutu nahi ditu

GARA |

Karl-Theodor zu Guttenberg Ekonomia arloko ministro alemanak atzo adierazi zuen Fiat-ek Opel erosteko aurkeztu duen proposamena «interesgarria» dela, baina ez zuen aldeko edo kontrako iritzirik eman, aurretik beste enpresen planak ezagutu nahi baititu Gobernuak.

Ministroak azaldu zuenez, Fiat-en planak «Europako ibilgailu-ekoizlerik handiena eta munduko bigarrena» sortzea du helburu, eta, hein horretan, aztertzea merezi du, nahiz eta horrek ez duen esan nahi onartua izango denik. Izan ere, orain, Alemaniako Exekutiboak Magna enpresa austro-kanadarraren proposamenaren nondik-norakoak ezagutu nahi dituela gaineratu zuen Guttenbergek. Honekin batera, aztertu beharreko beste aukera bat izango litzateke General Motorsen Europako saila -honen barruan dago Opel- zatika saltzea.

Itxiera orokorrik ez

Edonola ere, Fiat-eko kontseilari Sergio Marchionnek aurkeztutako planaren gainean, Guttenbergek adierazi zuen proposamen horrek ez duela aurreikusten lantokien itxiera «orokorrik», nahiz eta Kaislerslauternen dagoenaz zalantzak izan. Egitasmo honek, gainera, 5.000 edo 7.000 milioi euro inguruko finantziazioa beharko luke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo