GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA | Anjel Lertxundi 2009/5/8

Totema

Lehendakari berria ez da jainkoaren aurrean umiliatu. Jainkoarengan sinesten ez duen batek ez zeukan zertan, eta gizakiek egindako lege baten gainean ¯estatutuarenean¯ jarri du eskua eta eman du zina, ez Jainkoaren hitza biltzen duen Bibliaren gainean.

Bidezkoa da erkidego bateko araudi legala izatea halako ekitaldi bateko erreferentzia nagusia. Hala behar luke ez bakarrik gizarte laiko batean. Jainkoari Jainkoarena, Zesarri Zesarrena, eta on dagiela zeru-lurrei.

Baina Zesarren kontuak jainkotzetik ere etorri ohi dira katramilak. Konstituzioa edo estatutua bezalako testuak makuluak dira beti, ez helburu, baina ezein testu jainkotuta, totemak eraikitzen dira, eta totemek berekin dakarte tabua. Estatutu-totem ukiezin batek tabuaren itzala luzatzen du eta atea ixten dio debateari. Askatasunari.

Jainkoaren aurrean umilatu ez dena ez ahal da gizakiok jainkotutako totem baten aurrean ere umiliatuko....

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo