Jazarpena
Durangoko bi gaztek azken hilabeteetan jarraipenak egin dizkietela salatu dute
Durangaldeko bi gaztek azken urte eta erdian kalez jantzitako makina bat polizia eta hogei bat ibilgailuk «etengabe» jarraitu dituztela salatu dute. 2008ko azaroan jo zuten lehenengoz Durangoko epaitegira, eta geroztik egoera baretu den arren, azken hiletan jazarpena areagotu dela-eta berriz ere epaitegira jo dute, jarritako salaketari datu berriak gehitzeko. Egunotan lau auto atzetik dituztela eman dute jakitera, eta orotara, 19 ibilgailu eta 30 bat polizia ezagutzeko gai direla adierazi dute ezarritako salaketan. Epaitegiak hasieran auzia artxibatzeko asmoa erakutsi arren, «intimidazio eta koakzio» kasua dela onartu du, eta helegitearen zain dago orain.