GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskal Herria ez da salgai

Xibertako golf zelaia pikotxez zulatuta eta hondatuta agertu da

Polizia frantsesak jakinarazi duenez, Xibertako golf zelaia hondatuta agertu zen atzo goizean. Angeluko zelai ezagunaren zuzendari Estelle Nocerak adierazi zuen golfeko belartegiak hemezortzi greens dituela eta horietatik hamaika pikotxez zulatu dituztela, antza, asteartea eta asteazkena arteko gauean. Handik gertu dagoen horma batean, berriz, «Euskal Herria ez da salgai» leloa margotuta azaldu zen. Higiezinen edo turismo instalazioen aurka azken urteetan izandako erasoetan maiz agertzen da aipatu leloa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo