GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Xabier Etxeberria gaur jarriko dute auzitegi espainolen esku

GARA |

Xabier Etxeberria preso politiko azpeitiarrak Muret Seysses espetxe frantsesa utzi eta Auzitegi Nazional espainolera eramango dute, gaur eguerdian baitu epaile espainolen aurrean agertzeko hitzordua. Martxoaren azken egunean bete zuen Etxeberriak epaitegi frantsesek ezarritako zigor osoa, eta senide eta lagunak Estatu frantseseko mugara haren bila joan arren, azpeitiarra ez zuten aske utzi, eta egun horretan jakinarazi zioten gainera Madrilgo auzitegi bereziak haren aurka jarritako euroagindua.

Estatu frantsesetik kanporatu zezaketela eta Polizia espainolaren eskuetan gelditzeko arriskua zuela jakinda, Etxeberriak gose greba bat abiatu zuen martxoan; 28 egun eman zituen jan gabe, torturatua izateko arriskua zuela salatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo