GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Zitazioak

Bost pertsona deitu dituzte deklaratzera Legorbururen atxiloketa dela-eta

Joan den apirilean Estatu frantsesean Itsaso Legorburu atxilotu, eta bi egunetara Guardia Zibilak Gasteizko Garraxi taberna eta Orioko pisu bat miatu zituen. Orain bi miaketa horiekin harremana dutelakoan hiru gasteiztar eta bi zarauztar deitu ditu deklaratzera Santiago Pedraz epaileak Auzitegi Nazional espainolera. Atzo izan ziren auzitegian gasteiztarrak, tabernako jabea eta bi langileak, eta gaur zarauztarrak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo