GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Prekarioen Kolektiboak urritasunen bat duten ikasleentzako kalitatezko hezkuntza aldarrikatu du

p023_f03_89x57.jpg

Idoia ERASO |

Urritasunen bat duten ikasleak hezkuntza zentroetan laguntzen dituzten Euskal Herriko langileak elkartzen dituen Prekarioen Kolektiboa ezagutzera eman zuten atzo. Hamarka guraso eta irakaslek lagunduta lan egoerari eta lanbidearen ezagutzari buruzko aldarrikapenen berri eman zuten. Sinadura bilketa eta bestelako mobilizazioak jarri dituzte abian.

Laguntzaile lanbidearen aitortza eskatzen du kolektiboak, izan ere, gaur egun lan hori egiten duten pertsonei baxoa edo selektibitatea izatea eskatzen zaie eta ondoren 60 orduko formazio saio bat besterik ez dute egiten. Horrez gain, lan hori sei urtez bakarrik egin daitekeela ezarri du Hezkuntza Nazionalak. Denbora tarte hori igarota, langileek ezin dute lan hori egiten jarraitu.

Langileek nabarmendu nahi izan zuten duela sei urte hasi zela erakunde publikoa laguntzaileak kontratatzen eta, ondorioz, laguntzaile asko kanporatuak izango dira hurrengo ikasturtea hasi baino lehen. Beste eskaeretako bat lanbide hori definituko lukeen formazio bat sortzea da.

Kolektiboa gizartearen eta hautetsien artean informazio kanpaina egiten ari da. Eskaera zerrenda ikuskatzaile akademikoaren aurrean aurkezteko ezintasunaren aurrean, atzo eskola bateko postontzian utzi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo