GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Sopelan eta Abadiñon presoen aldeko mozioak onartu dituzte

GARA |

Joan den ostegunean Sopelako udalbatzak euskal preso politikoen eskubideen aldeko mozioa onartu zuen. EAE, EB eta Berdeak udal taldeek aldeko botoa eman zuten; EAJk abstentzioaren hautua egin zuen; eta PPk eta PSOEk, azkenik, kontra bozkatu zuten.

Abadiñoko Udalak ere euskal preso politikoei ukatzen dizkieten eskubideekin bat egin eta konpromiso zehatz batzuk hartu ditu mozio baten bidez. Ezker abertzaleak eta Abadiñoko Independenteak taldeko kide batek alde bozkatu zuten, EAJk kontra eta Independenteak taldeko lau partaidek ez zuten bozkatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo