Ooarsoaldea
AAMk polizien «presentzia itogarria» gaitzetsi du
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar baten bidez salatu du asteotan «izugarria» izaten ari dela espainiar polizien presentzia Oarsoaldean. «Kontrol armatu andana jartzen ari dira (...) Gerra egitea, herritarrak atxilotzea, torturatzea eta izutzea helburu duten indar armatuei gure herritik alde egin dezatela eskatzen diegu», agertu dute.