GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Giroa gaur amaituko da

Koliseora arrosaz jantzita sartzea bakarrik falta zaio

Denis Menchov errusiarrak 20 segundoko tartea defendatuko du Erromako erlojupekoan (14,4 km). Philippe Gilbert nagusitu da azkenaurreko etapan.

p046_f02_666x666.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Erromako erdigune historikoan erlojuaren aurka egin beharreko 14,4 kilometroak bakarrik geratzen zaizkio Denis Menchov errusiarrari Italiako Giroa lehen aldiz irabazteko. Danilo Di Luca italiarrak ezin izan zuen Agnaniko helmuga pikoan gainsaririk eskuratu eta, beraz, 20 segundoko abantailarekin ekingo dio Menchovek gaurko hitzorduari. Etapa ehiztarien borrokan, Philippe Gilbert nagusitu zen, azken kilometroan erasoa jo eta Silence taldeari lasterketako lehen garaipena emateko.

Mundu guztiko zaleen begiradak, ordea, Erroman jarrita daude. Ez da oso ohikoa izaten hiru asteko proba bat azken etapan erabakitzea eta, are gutxiago, lehen sailkatuak bigarrenari 20 segundo edo gutxiago ateratzea. Aurtengo Giroan bi baldintza horiek batu dira eta, Erromako erlojupekoa oso teknikoa dela kontuan izanda, Di Lucak badu aukera oraindik liderrari ezusteko bat emateko. Gainera, eguraldi pronostikoek diotenez, baliteke euri tantaren bat erortzea Italiako hiriburuan.

Gertatzen dena gertatzen dela ere, argi dagoena ibilbidearen ikusgarritasuna da. Txirrindulariek Erromako kale ospetsuenetako zenbait zeharkatu beharko dituzte, harbide gainean horietako hainbat, eta helmuga Koliseoaren parean izango dute. Azken urteetan ohikoa zen Milango amaierak ordezko ederra izango du Giroaren mendeurrena ospatzeko.

Gainsaririk gabe

Azkenaurreko etapak ez zuen azkenean faboritoen arteko denbora tarteak aldatzeko balio izan. Di Lucak gainsariren bat bereganatzeko intentzioa erakutsi zuen azken igoeran Gabriele Bosisio taldekidea tropel buruan jarri zuenean, baina Menchovek erakutsitako gaitasunak batetik eta etapa ehiztarien ahaleginak bestetik, ezerezean utzi zituzten italiarraren nahiak.

Borroka horretan Philippe Gilbert waloniarra izan zen garaile. Txirrindulari bikaina izan arren, Silencek aurten fitxatutako klasikomanoak ez zuen inoiz hiru asteko lasterketa batean etaparik irabazi eta atzo arantza hori ateratzeko parada baliatu zuen. Talde berriarekin lortzen duen lehen garaipena izateak ere balio berezia ematen dio garaipenari. Bere erasoari Thomas Voeckler frantsesak bakarrik eutsi zion, baina azken metroetan ez zen Gilberten gurpilari jarraitzeko gai izan.

David López abandona tras sufrir una caída

Parece que un mal de ojo hubiera condenado a la ya de por sí escasa participación vasca en el Giro del centenario. Tras las desafortunadas caídas de Pedro Horrillo e Iban Mayoz, ayer fue David López el que sufrió una caída. Ocurrió en el kilómetro 46 de etapa, aproximadamente, y el corredor del Caisse tuvo que abandonar la carrera para, acompañado por el médico de carrera, ser trasladado en ambulancia a la Clínica Pineta Grande de Castel Volturno, donde se le realizaron unas placas radiográficas de cráneo y de cadera, que resultaron negativas. Después de pasar todas las pruebas necesarias, el corredor dejó el hospital y fue acompañado al hotel de Roma donde su equipo se alojaba después de la etapa de ayer.

De esta manera, y sin querer tentar a la mala suerte, Iker Camaño será el único corredor vasco que logre terminar la presente edición del Giro. El corredor del Fuji fue capaz de entrar en meta en el mismo tiempo que el grupo de favoritos en la etapa de ayer y si hoy le sale una buena contrarreloj terminará la prueba entre los 40 primeros clasificados.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo