GARA > Idatzia > Kirolak > Desde la grada

Bakoitzari berea eman behar

Jon ORMAZABAL

Egun aproposa izan zitekeen atzokoa jada taldean ez dagoen Javi Perezi egurra emateko. Izan ere, deigarria da oso berak Alaves utzi duen astean neguan bere eskutik etorritako fitxaketarik ez zela izan hasierako hamaikakoan eta etxeko jokalariak izan zirela hein handi batean taldeari eutsi ziotenak. Hala ere, Soraluzekoa egurtzea, erraza izateaz gain, ez litzateke batere justua izango. Izan ere, sosik batere gabe aritu behar izan du, lanean beranduegi hasi zen eta bere gainetik daudenen konfiantza osoa ez du izan -Salmeron ez zen bere planetan sartzen baina amore eman behar izan zuen-. Arazoak arazo, egindako fitxaketa den-denak ere ez dira txarrak izan. Esaterako, atzealdeko lauretatik hiru, Albacar, Cesar eta Almiron, bere eskutik heldu ziren eta lehendik zegoena hobetzen dute. Zelai erdian Garitanok ofizioa ezarri zuen, eta Emilio bezalako jokalari bat Bigarren B Mailan deskubritzeak sekulako meritua du. Cuevas ere poliki-poliki oso maila dotorean ari da, eta Juanjok bere gola egin zuen. Beraz, gauza guztiak bezala, Javi Perezen ekarpena ez da erabat beltza eta dagozkion merituak ere eman behar zaizkio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo