N1
Aviron Baionakoak mailari eutsi egin dio
J.L | BAIONA
Avironek zegoen lekuan jarraituko du, N1 Mailan alegia. Estatu espainoleko txapelketekin alderatuta, Bigarren A eta Bigarren B mailen arteko maila bat izango litzateke.
Herenegun gauean jokatu zen N1eko azken jardunaldia, eta Avironek berdinketa nahikoa zuen mailari eusteko; aldiz, 1-0 irabazi zuen azkenean Beuvaisen aurka. Gironek 3. minutuan lortu zuen gola, eta hortik aurrera ezer gutxi ikusi zen, frantziarrek ez baitzuten ezer jokoan. Aviron martxoaren erdian azken postuan zegoen, baina ederki erreakzionatu eta mailari eusteko gai izan da, nahiz eta ligako aurrekonturik txikiena izan. Honako hau izan zen baionarren hamaikakoa: Ximun, Soubervie, Camiade, Estrade, Roland, El Hajjam, Bidegain (Amieux, 30. min.), J. Lalane, Perali (Escude Candau, 46. min.), Giron (Lestage, 67. min.) eta Heckly.
Lagun Onakek, ezin
Lagun Onakek 4-3 irabazi zion Torrelavegari, baina ez zuen Bigarren B Mailara igotzea lortu, han 1-0 galdu baitzuen. Orain, igotzeko beste bi kanporaketa gainditu beharko dituzte azpeitiarrek. 4-1 irabazten ari ziren hiru minuturen faltan, baina kantabriarrek bi gol egin zizkieten. Altolagirrek bi gol egin zituen, eta bana Unaik eta Arruek. Honakoa izan zen azpeitiarren hamaikakoa: Tejera, Azkoiti, Tena, Unai, Beñat, Saizar, Aranburu, Santesteban (Kortadi, 74. min.), Altolagirre (Solabarieta, 86. min.), Arrue (Iban, 84. min.) eta Orbegozo.