GARA > Idatzia > > Ekonomia

Agifeseko langileek Lan Harremanen Batzordeak egindako proposamena onartuko dute

p026_f02_088x072.jpg

A.ZURUTUZA |

Agifes Gipuzkoako gaixo psikikoen eta hauen senideen elkarteko langileek 115 egun bete zituzten atzo greban, hitzarmen propio baten alde egiteko. Litekeena da, ordea, gatazka gutxi barru amaitzea taldeko zuzendaritzak Lan Harremanen Batzordera jo ostean honek aurkeztu duen proposamena «ona ez» dela uste arren, erabiltzaile eta senideekiko «erantzukizunagatik» onartu egingo dutela adierazi baitzuten atzo emandako prentsaurrekoan.

Urteak daramatzate Agifeseko langileek hitzarmen propio bat aldarrikatzen. Hainbat mobilizazio egin ostean, otsailaren 16an greba mugagabeari ekin zioten. Atzo, 115 egunotan taldeko zuzendaritzak izan duen jarrera salatu zuten, «apenas ez da negoziaketarik izan». Gipuzkoako Aldundiaz, berriz, -hasieratik ez zuela gatazkan parte hartuko esan zien-, Agifes «beharrak dituzten Gipuzkoako beste kolektiboak bezala Aldundiaren erantzukizuna» dela adierazi zuten. Zuzendaritzak du orain azken hitza, eta bihar du Batzordearen proposamena onartzen duen adierazteko azken eguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo