Erritmoa baretu eta udan sartuko gaituzten jazz jaialdiak prest dira
Uztailean, hilabetez eta ehun kilometro eskaseko distantzian, momentuko jazz izar nagusienak gure oholtzetara hurbilduko dituzte beste behin Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldiek. Alta, musikaz gain izango da zer gozatu, hiru kokaguneek duten eskaintza turistiko eta kultural aberatsa medio. Gutizia horiek nabarmendu nahi izan zituzten atzo, hirurek elkarrekin egin agerraldian, eta krisiari aurre egiteko nola prestatu diren azaldu.