Erritmoa baretu eta udan sartuko gaituzten jazz jaialdiak prest dira
Uztailean, hilabetez eta ehun kilometro eskaseko distantzian, momentuko jazz izar nagusienak gure oholtzetara hurbilduko dituzte beste behin Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldiek. Alta, musikaz gain izango da zer gozatu, hiru kokaguneek duten eskaintza turistiko eta kultural aberatsa medio. Gutizia horiek nabarmendu nahi izan zituzten atzo, hirurek elkarrekin egin agerraldian, eta krisiari aurre egiteko nola prestatu diren azaldu.
Anartz BILBAO | BILBO
Bakoitzak bere egitura eta izate propio eta ezberdindua mantentzen duen arren, uztailean gurean diren hiru jazzaldi nagusiak urtero bildu ohi dira, jazz doinuak ez ezik Euskal Herriak duen eskaintza aberats eta zabala medio kanpaina turistikoa egiteko.
Kantauri itsasoa eta Diane Schuur, Spyro Gyra eta Guggenheim Museoa, Pat Metheny eta XIII. mendeko Santa Maria katedrala, upelategietara bisita eta Winton Marsalis, Randy Weston eta hondartzak, gutizia gastronomikoak eta Joe Lovano; amaigabekoa da udak gurean duen eskaintza eta jazz giroari etekina atera asmoz hiru jaialdiek pakete turistikoak eskaintzen dituzte, hoteletako gelak, kontzertuetarako sarrerak eta museoetarako bisitaldiak biltzen dituztenak. Jazz Euskadi egitasmoa da kanpotarrak gurera erakartzeko turismo kanpaina eta elkarlan honen bultzatzaile nagusia; hala, atzokoan Iñaki Saitua (Getxo), Iñaki Asua (Gasteiz) eta Miguel Martin (Donostia) jazzaldien arduradunak bildu zituen bakoitzak bere egitarauaren berri eman zezan.
Getxora aste bukaera honetan bertan helduko da blues jaialdia, eta uztailaren hasieran jazzaldia. Saituak nabarmendu zuenez, «txikiena izanik, krisiak ez du jaialdian eragin nabarmenik izango eta ohi bezala bost egunez garatuko da Getxon, musikari gazteei bultzada emanez». Diane Schuur, Omar Sosa, Michel Camilo, Spyro Gyra eta Pakito D´Rivera & Chano Dominguez dira bertan izango diren izar nagusiak.
Gasteizko Jazzaldia hasiko da gero, uztailaren 12an hain zuzen re. «Aurten kostuak murriztu asmoz ez da jazz piknikik izango Armentian, baina egun kopuruari eutsiko diogu» esan, eta azken aldaketen berri eman zigun Añua zuzendariak: «Uztailaren 17an Billie Holiday hil zenaren 50. urtemuga ospatzen da, eta omenaldia egitekoak ziren Randy Crawford eta Joe Sample, baina biak ospitalean eri direla eta, Dee Dee Bridgewater kantariak ordeztuko ditu». Bestalde, Gasteizko urrezko domina jaso ostean «Vitoria suite» jo eta grabatuko du Winton Marsalisek, besteak beste Paco de Lucia gitarra-jotzailearen laguntzarekin. Krisia krisi, «azken urteetako egitaraurik indartsuenetarikoa dugu», uste du Añuak.
Beste horrenbeste esan zuen Martinek ere, uztailaren 22an hasiko den Donostiako Jazzaldiaren inguruan: «Azkenaldian prestatu dugun erakargarrienetarikoa da». Donostian bai, egun bat gutxiago izango du jaialdiak krisia dela-eta. «Modu horretan kalitatea mantendu nahi izan dugu», azaldu zuen Martinek.
Egitaraurik eklektikoena aurkeztu ohi du Donostiako jaialdiak, eta horrela egingo du aurtengoan ere: Hank Jones eta Roy Haynes ez ezik, Animal Collective eta Jamie Cullumen ere izango dira Gipuzkoako hiriburuan. Aurten, gainera, berritze lanak amaituta Trinitate plaza berreskuratu dutelako oso pozik agertu zen jazzaldiko arduraduna, «hondartzako kontzertuek publikoaren konkista suposatu dute» aipatu eta kontzertu asko doanekoak direla gaineratuta.
Abiadura moteldu
Gainera, udan abiadura baretu eta erlaxatzea da gehien gustatzen zaiguna. «Musika ahalik eta agertoki bikainenean eskaintzea dugu guk helburu eta... gure hiri atseginak asko laguntzen du horretan», esanda bukatu zuen Martinek.
Egun kopuruari eutsi dio jaialdiak, baina Armentiako piknika galdu du krisiagatik. Bestalde, Billie Holiday zena omentzekoak ziren Randy Crawford eta Joe Sample gaixotu egin dira eta Dee Dee Bridgewater kantariak ordezkatuko ditu.
Getxo: Uztailaren 1etik 5era. www.getxo.net.
Gasteiz: Uztailaren 12tik 18ra. www.jazzvitoria.com.
Donostia: Uztailaren 22tik 26ra. www.heinekenjazzaldia.com.
Jazzaldiak egun bat gutxiago izango du aurten krisia dela-eta. Hala ere, berritze lanak bukatu ostean Trinitate plaza berreskuratuko dutelako pozik dira jaialdiko arduradunak.
Hiruretan xumeena denez gero, musikari gazteei bidea ematen saiatu ohi den Getxoko jaialdiak urtero legez mantenduko du egitaraua, eta printzipioz ez du krisiaren astindurik pairatuko.
Cuando el festival Jazzaharrean nació hace ahora cuatro años lo hizo en el cantón de San Francisco. En el sueño de los organizadores ya existía la idea de extenderse por otros rincones de Alde Zaharra de Gasteiz y la actual edición parece ser la consecución de aquel sueño. La ampliación de la zona de influencia de este festival que permite al público gasteiztarra disfrutar del jazz de forma gratuita durante los 9 primeros días de julio incluye la calle Cuchillería -en los bares La Riojana y Hala Bedi-, la Correría -en El Iguana- e incluso la plaza del Matxete con la colaboración del restaurante Cru. Asimismo, han organizado dos conciertos en colaboración con el Artium, en su sección Art+Sound, y con la Catedral.
La ampliación de esta cuarta edición también se traduce en un mayor número de conciertos, llegando a los 16 grupos. Además, tal y como subrayaron los organizadores, la programación se ha extendido a todo el año, con un concierto mensual en Parral y Gora. También es reseñable la fiesta de presentación de esta edición que tendrá lugar mañana con un concierto en cada uno de estos bares. La banda de soul Mozambique estará en Parral desde las 20.00 horas y la variedad de ritmos que le gustan a Mamba Beat se podrán escuchar en Gora a las 21.30 horas.
Los conciertos del festival propiamente dicho llegarán con el primer día de julio, mes por excelencia del jazz en Euskal Herria. Los responsables de Jazzaharrean han destacado la variedad del programa actual aunque han revalidado su apuesta por grupos de la escena local. El miércoles comenzará Alex Caporuscio Trio y Basics, mientras que la segunda jornada contará con Miguel Salvador Quartet e Iguana Trio. Un día muy especial llegará el viernes 3, en el que además de estrenar el espacio Iguana, el Machete acogerá el concierto que ofrecerá Txatarreria Keaton. El sábado tendrá lugar la actuación derivada de la colaboración con la Catedral, Kurtulus.
El lunes 6, Parral y Gora volverán a tomar protagonismo con Priscilla y Fix This. El 7, será la Kutxi el escenario, con Cossa Nova en el Hala Bedi y Juan Arenales & Hot Club en La Riojana. Malatu y Steamboat estarán el día 8 y All Jazzera y Aguardiente Swing Quartet el 9. Como cierre, la última jornada se reparte entre Artium, con Ass Trio, y los dos bares principales -Gora y Parral- con Jim & Pams DJS y DJ Glutton.
Los organizadores también aprovecharon la presentación de ayer para defender su forma de trabajar, ya que de forma autogestionada colaboran con diferentes agentes culturales del casco. Cabe destacar que entre el 29 de junio y el 5 de julio, en pleno Jazzaharrean, se celebrarán las primeras fiestas populares, autogestionadas y participativas de Alde Zaharra.