Golfa
Txema Olazabalek ezin izan du US Openerako azken fasea gainditu
Jose Maria Olazabal golf jokalari hondarribitarrak ez du 2009ko US Opena jokatuko, ez baitu sailkapen fasea gainditu. Olazabalek 70 eta 71 kolpeko bi ibilbide egin ditu eta txapelketan parte hartuko duten bere sailkapen faseko 17 sailkatuak erabakitzen zuen mozketatik bost kolpera geratu da. US Opena sasoiko bigarren txapelketa handia da eta datorren astean jokatuko da, New Yorkeko Farmingdale-n, Bethpage State Park's Black Course-ko ibilbidean, hain zuzen.