GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Uda garaia iritsi da

Bi aurrelari oso ezberdin koadroa berritzen jarraitzeko

Ibai Perez eta Mikel Urrutikoetxea aurrelari bizkaitarrek asteburuan egingo dute debuta profesional mailan. Sestao eta Arrigorriaga dira aukeratutako frontoiak.

Ibai_69743.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Urtero bezala, uda garaia hurbiltzearekin batera enpresak hasi dira pilotari gazteei profesionaletan debuta egiteko aukera ematen. Orain dela bi aste Cecilio Valgañon atzelari errioxarrak eman zuen jauzia gorengo mailara Asperen eskutik eta asteburu honetan bi aurrelari bizkaitarren txanda izango da.

Asperi dagokionez, Ibai Perez sestaoarrak gaur bertan jokatuko du bere lehen partida profesional mailan (23.00, ETB1). Aurrelariak 18 urte bakarrik ditu -1990eko abuztuaren 15ean jaioa da-, 1,76 metro luze da, 76 kilo pisatzen ditu, ezkerra da eta aurreko koadroetan errematerako duen erraztasuna izan da orain artean bere errekurtsorik aipagarriena.

Aurreko otsailean sinatu zuen bi urteko kontratua Eibarko enpresarekin eta horren gaztea izan arren, afizionatu mailan baditu txapel batzuk: Elite, Baque eta Zaldibarko torneoak irabazi izan ditu, besteren artean. Debuteko neurketa etxean jokatuko du, Sestaoko Las Llanas pilotalekuan, Iñigo Pascualekin Aritz Lasa eta Pedro Martinez de Eulateren kontra.

Aspeko webgunean egindako adierazpenetan, Ibai Perez lasai azaldu da debutaren bezperan. «Partida polita jarri didate eta gozatzen saiatuko naiz. Oraingoz lasai nago, baina eguna iritsitakoan ikusiko da zer moduz gauden. Aurrera begira, nahiago dut partidaz partida joan ahalik eta emaitza onenak lortzen. Uda amaitutakoan Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa jokatzea gustatuko litzaidake enpresak aukera hori ematen badit».

Bihar, partida zaila

Eta bihar Mikel Urrutikoetxearen (20 urte) txanda izango da Arrigorriagan. Zaratamoko aurrelariak 1,89 metroko garaiera du eta pilota mugitzeko duen indarragatik nabarmendu izan da beti. Elgetan edota DV txapelketan irabazle, Asegarcek aspalditik jarraitu izan du eta Olaizola II.arekin entrenatzen ibilia da. Jarri dioten neurketak argi erakusten du beregan duten konfiantza: Mendizabalekin Arretxe eta Beginoren aurka arituko da.

Exposición sobre la pelota en el Museo Vasco

La exposición «El juego vasco de la pelota» fue inaugurado ayer en el Museo Vasco de Bilbo. La muestra, que se prolongará hasta el 10 de enero del próximo año, tiene como objetivo dar a conocer este deporte a través de documentación histórica y varias piezas audiovisuales.

La temporada de cesta arranca hoy en Munitibar

Munitibar acoge hoy a las 23.00 la primera semifinal del Master Series de Jai Alive con el enfrentamiento entre Zen-Hernández y García-Arriaga. El festival arrancará a las 22.00 con otra semifinal, la del Open, que mide a Zulaika-Konpa con Tambourendeguy-Etxeto.

Urrutia fue el destacado en Galarreta

Miguel Mari Urrutia marcó diferencias en Galarreta, donde solventó un compromiso de envergadura ante Zeberio II-Iriarte (33-40) con la ayuda de Altuna II. El zaguero de Saldias evitó a Zeberio II, movió la pelota y logró 20 tantos, 8 de saque y 12 con buenas jugadas.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo