OMENALDIA
Antigua auzoak Mikel Laboa omenduko du kontzertu eta bertsolariekin
Hainbat artistek Mikel Laboa oroituko dute haren 75. urteurrenean. Alde Zaharrean jaio zen arren, bere bizitzako azken 40 urteetan Antiguan bizi izan zen Laboa. Omenaldia 22.00etan hasiko da Imanol Uriberen «Haika mutil» dokumentalaren emanaldiarekin. Iker Goenaga trikitilaria, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak, Oreka TX, Niko Etxart, Kukai dantza taldea, Anari, Xabi Strubell, Eneko Abrego, Gorka Urbizu, Erramun Martikorena, Karlos Osinaga eta Xabier Montoiak hartuko dute parte. Laboaren hainbat lagun eta auzokideren agurrak ere agertuko dira bideo batean eta antolatzaileek sorpresa ugari egongo direla aurreratu dute.