GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

JAIALDIA

Uzta egunaren ordez, Txakolin Eguna ospatuko da lehenengoz Lezaman

Igandean azoka berria egingo da Lezaman, Lezamako Txakolin Eguna izena hartuko duena. Txakolina izango da azokako protagonista nagusia eta ospakizun honek, azken zazpi urteetan Lezaman ospatu den Uzta Eguna ordezkatuko du aurrerantzean. Lezamako Txakolin Egunean 40 saltoki egongo dira, eta Txorierri Haraneko bederatzi txakolindegik parte hartuko dute azokan. Gainera, haurrentzako puzgarriak eta bertsolariak ere izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo