GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Eszenak

ACT 09, sortzaile berrien nazioarteko jaialdiaren azken egunak, Bilbon

La Fundicion aretoak «Laburract V» saioa eskainiko du gaur 16.30etatik aurrera, ACT 09ren baitan, lau ikuskizun ezberdinekin. Kafe Antzokian, berriz, bi saio izango dira: «Dantzine III», 19.00etatik aurrera, eta «Laburract VI», 22.30etan hasita. Bihar ere izango da non aukeratua. Barakaldo antzokian, Borja Ruizen «El arte del actor en el siglo XX» eta Josu Monteroren «Love» liburuak aurkeztuko dituzte. Arratsaldean eskolak izango dira eta jaialdiari amaiera Kafe Antzokian emango zaio 22.30etatik aurrera, «Pillow talk» lanarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo