GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Jabe pribatuek etxe hutsak alokairu sozialean ezartzeko bulegoa ireki dute Biarritzen

p015_01.jpg

GARA |

Helburu sozialeko higiezinen agentzia gisa aurkeztu duten bulego berria Biarritzeko Herriko Etxeak eta etxebizitzaren arazoari aurre egiteko lan egiten duen PACT-HD erakundeko Sires zerbitzuak jarri dute abian elkarrekin. Bulegoaren bitartez, etxebizitza hutsak dituzten jabeak alokairu sozialera erakartzeko zenbait baliabide eskainiko dituzte. Beste agentziek eskaintzen duten kudeaketa bermeaz gain, arazoak izatekotan bitartekaritza sozial eta juridikoa ere ziurtatzen dute. Gainera, behar egoeran diren familiei merkatu askean baino %20 eta %30 merkeagoak izango diren alokairuak eskainiko dizkiete.

Biarritzeko Herriko Etxeko etxebizitza zerbitzuak jasotzen dituen alokairu merkeko etxebizitzen eskaera kopuru handia ikusita, beharrezkoa bilakatu da egungo egiturez gain bestelako aukerak ere sortzea.

«Biarritzeko etxe jabeei deialdia egiten diegu, alokatzen ez diren etxe hutsen bila ari baikara. Esperientzia txarren bat izan dutelako edo etxebizitzaren egoera txarra delako etxea alokatzen ez dutenengana heldu nahi dugu», azaldu zuen PACT-HD-eko zuzendari laguntzaile Michel Elissaldek. Etxean kalteak daudenean edo maizterrek ordaintzen ez dutenean agentziak berme bat eskainiko du.

Berme hori eskaini ahal izateko, etxeen alokairuaren %1,5a funts publiko bat sortzeko erabiliko dute. Alokairu berriak sustatzeko helburuarekin, Biarritzeko Udalak ordainduko ditu lehen urtean funts hori sortzeko gastuak. Lehen urtea nahiko «korapilatsua» izatea espero dute eta zentzu horretan alokairuan 13 etxebizitza jartzea ezarri dute helburutzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo