BERTSOAK
27 haur eta gazte lehiatuko dira Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan
Iaz bezala, Altsasun jokatuko da XXI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Goizeko hamaiketatik aurrera, zazpi herrialdetako bertsolari gaztetxoenek, 14 urtera artekoek, jardungo dute bertsotan. 13.30 aldera bazkari handia izango da Altsasuko Zelandi Pilotalekuan. Azkenik, 14-18 urte artekoen finala arratsaldeko hiruretan hasiko da. Guztira, 27 izango dira maila ezberdinetan txapelaren bila ariko direnak.