ANTZERKIA
Mutrikuren sorreraren 800. urteurrena herri antzerki batekin ospatuko dute
Mutrikuri herri-gutuna eman ziotenetik 800 urte beteko dira aurten, eta hori ospatzeko, herritarrek prestatutako antzerki emanaldia izango da larunbat honetan. Arantza Ugartek idatzi eta zuzendu du «800 urte, 800 aldarte» eta 90 lagun bilduko ditu taula gainean. Bertan Mutrikuko historiako pasarteak kontatuko dira: erregearen gutuna, bale arrantza, herriaren mugak eta erregearen gutun berria, errenterietako jabeen eta burdinoletakoen artean sortzen ziren eztabaidak...