GARA > Idatzia > > Ekonomia

Estatu frantseseko ostalaritzari %19,6tik %5,5era jaitsi diote BEZa

A.M.

Hilaren hasieratik Gobernuak ostalaritzako enpresei aspaldi agindutako BEZaren jaitsiera aplikatu zaie Estatu frantsesean. Orain arte %19,6an zegoen zerga %5,5era jaitsi diete.

Neurri horrekin jatetxeetako prezioak apaldu egingo direla espero da eta, horrenbestez, kontsumorako pizgarri bilakatu beharko luke.

Alabaina, jaitsierarekin batera iruzurraren kezka ere plazaratu da eta Christine Lagarde Ekonomia ministroak jakinarazi du gogor joko duela «prezio apal faltsuak» iragartzen dituzten ostalarien aurka. Balizko iruzurra aurreikusiz, Ministerioko zerbitzuek milaka salneurri-zerrenda jaso dituzte aldez aurretik han-hemenka, gerora «kontrol zorrotzak» egiteko.

Izan ere, ostalariek aurreztuko dutena langileei soldatak igotzera, langile berriak kontratatzera eta kontsumitzaileei begira prezioak jaistera bideratzeko baldintzarekin ezarri da neurria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo