GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Irakasleak ikasle lanetan Hik Hasi-ren Topaketa arrakastatsuetan

p021_f03_111x111.jpg

M.E.

EHU-UPVren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean bildu dira azken hiru egunetan 535 bat irakale-ikasle Hik Hasi-k urtero antolatzen dituen Topaketa Pedagogikoetan. Joxe Mari Azurmendi Topaketetako koordinatzaileak gogora ekarri duenez, «parte hartzaileak oso motibatuta etortzen dira».

Ohiko ikastaroek arrakasta izan dute aurten ere, baina berritasunak ere izan dira: «Software librearen inguruko ikastaroa antolatu dugu, bai diru aldetik bai filosofia aldetik ikastetxeetan txertatzea interesgarri ikusten dugulako».

Deigarria, halaber, Miren Camisonek «Jolastu eta pentsatu Haur Hezkuntzan» izenburupean eskaini duen ikastaroa. «Jolasa umeek berezkoa duten zerbait da eta pentsamendua ere bai. Normalean ez dugu pentsatzen nola mugitzen den haurren pentsamendua jolasten duten bitartean, ikastaro honetan hori ulertzeko bideak jartzen dira, gero haurrengan espiritu kritikoa pizteko». Horretarako, zer hobe hori praktikan jartzea baino, «jolas egiten dugu jolasak ulertzeko eta gure pentsamendua nola mugitu den ezagutzeko», azaldu du Camisonek.

Ikastaroak «arrakastatsuak» badira ere, aurten Garatu programatik jasotzen duten diru-laguntza murriztu diete eta, Auzmendik aditzera eman zuenez, datorren urtean ez dutela jasoko jakinarazi diete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo