GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Irigoien eta Ostolatza besterik ez dira arituko harri handien lehiaketan

p044_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Tristea izango da bihar arratsaldean 17.00etatik aurrera Usurbilgo pilotalekuan jokatuko den Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, bi partaide besterik ez baitira izango. Aimar Irigoien eta Joseba Ostolatza besterik ez dira lehiatuko.

Kirolari bakoitzak 200 edo 175 kiloko angeluzuzena edo zilindroa erabili beharko ditu. Batek 200ekoa izan beharko du, eta besteak 175ekoa. Ondoren 150eko kubikoa, eta azkenik 125 kiloko bola. Harri bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txandak izango dituzte.

Aimar Irigoien da azken urte hauetako txapelduna, eta errezildarra izango da berriro ere garaipena lortzeko faborito nagusia. Sasoi bikaina erakusten ari da, eta garaipena lortzeaz gain, marka eder bat lortzen ere saiatuko da. Aurrean, Joseba Ostolatza izango du; ohiko bihurtzen ari da bi hauen arteko dema. Harri handietan edo txikietan, biak ohikoak dira, eta bien artean banatzen dituzte lehen bi postuak. Halere, azkenaldian errezildarra da nagusi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo