GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

EL DIARIO VASCO | Jesus Mari Mendizabal 2009/7/1

Aldaben

(...) Behe Bidasoako Hitza astekaritik Irungo historia-zertzelada batzuk ebatsi dizkiot E.G.ri. Atrebentziaz. Gaztelako tropek Nafarroako Erresumaren Pirinioetako Hegoaldeko zatia indarrez hartu zuten 1512an. Datua. Gipuzkoa 1200dik zen gaztelarrena. Nafarrek, frantziarren laguntzaz, berea zena berreskuratzeko hainbat saio egin zuten. Hortik heldu da matazaren hari muturra; hori da gatazkaren madrea...

1522ko 28an, nafarrek (Fran-tziako Koroaren agintepekoekin eta Alemaniako lanskeneteekin) Bidasoa irago eta Gaztelu Zaharretik goiti, gauerdian, Aldabe mendian (San Martzialen) ezarri zuten kanpamendua. Baziren 4.500 soldadu. Irunen zeuden kapitainek, aldiz (Juan Pedro Azkue hondarribiarrak eta Miguel Anbulodi oiartzuarrak), 400 besterik ez zuten. Laguntza larri eskatu zuten Donostia, Oiar-tzun, Errenteriara... Baita ia 4.000 lagun gehiago bildu ere, Gaztelako armadako Beltran de la Cueva buru zela. Datua. Pedro Hirizar apaizak zuzi piztuekin 400 gazte eta emakume hartu, eta Oiartzun aldetik gauez, aurkariei erasoa handik zetorrela pentsarazi zien.

Ekainaren 30ean, Anbulodi eta Azkueren mutilek Aldabe mendian zeuden soldadu nafar, lapurtar, frantsesei eraso zieten. Eta borroka irabazi. Datua. Aleman lanskeneteak zeuden nafarrekin; mertzenario alemaniarrak irundarrekin. Han gertatu zen, gertatu, anai-arreben arteko borroka: alemana alemanari joka eta euskalduna euskaldunari herioka. Batek behar zuen irabazi... Hau ez da datua, hau patua da; patu puta gurea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo