GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

DEIA | Josu Torre 2009/7/2

Mapa eta bandera

Diminutiboak erabiltzea batere egokia etzela azaldu zidaten umeak hasten eta hezten izan nintzan garaian. (...) Txikigarriak ematen du holako hurbiltasuna baina gehienean hori egiten du, ttikittu; onerako eta txarrerako, neurriz eta zentzuz. Kasualitatea baizik kausalitatea izango da beraz ETBren bigarren kateko Pasalo programan agertzen den Paloma izeneko Iruñerriar barby bati jarri dioten abizena, azeri osoa baizik txikia delako. Ia ziur ni baino sarriago ikusia izango duzuela saio hori eta ez diot beraz zeuok jarri ez diozuen kalifikatibo berririk jarriko begiurdin ilehori horri baina bai galdera bat haren inguruan, maparen erruz Sakanako eguraldiak tokirik ez duen etxe baten, nola sartzen da asteoro, diru bat kobratuz, abokatu iruñar bat?

Mila buelta emanda ere ezin diot sustrairik arkitu eguraldiaren maparekin gertatzen ari denari. Hainbat aldiz esan eta idatzi dut lotsagarritik haratago doala Euskal Herriaren muga geografikoak ideologiaren arabera mugi-tzea eta eraldatzea. Beste kontu bat da non zeinek agindu behar, ahal edo nahi duen baina Oion edo Ablitasetik, Maule ala Enkarterrietara hedatzen den lur puskak izen bat izatekotan EUSK aurrizkia duen zerbait da. Sobera dakigu hiru administraziotan, gutxienik, zatitua dagoela baina hortxe dagoela, basagoiti, basabeiti, haran, ibar, mendi, herri, hiri eta abarrez, kultura, hizkuntza edo historiaren zati batek osatzen duen herria.

Mapa bat, lur trinko eta sendo bat txontxongilo bat bezela mugitzen badugu, zer ez dugu egingo trapu edo zapi batekin? Gerra gerra da eta horregaitik izango da Rubalcaba jaunak ejerzito kategoria ema ziola ETAri, «el intento de huida de las cárceles valdría para animar la tropa» esan zuenean eta beraiena mendirik mendi abiatu du plan estrategikoan. Hortaz ere galdera bi, zein herrialde konkistatu behar zuten? zein zen Gorbea gaineko etsaia?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo