ERAKUSKETA
Arahuestesen artelanak, Biodibertsitate Zentroan
Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentroa-Madariaga Dorretxeak lau artelan berri gehitu ditu bere eskultura-bilduma iraunkorrera. Fernando Arahuetes eskultore-margotzaileak eginak dira, birziklatutako materialak eta zaborretatik hartutakoak erabilita. Lanek lau animali espezie irudikatzen dituzte (armiarma tigrea, matxinsaltoa, apoa eta muskerra), eta, artistaren iritzian, natura eta gizakiaren erlazioa, indarraren eta ahuleziaren arteko harremanaren ikurra izan nahi dute.