GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Soria, Carabanchel, Herrera, Puerto... Hamaika toki, 5.000 kide, kolektibo bat

Soilik 1977. urtetik hona 5.000 inguru dira Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatu duten hiritarrak. Gizaki multzo honi «burdinen arteko herria» deitu dio bere jarduerari buruz argitaratu berri den liburuak. Hamaika pasadizu bildu ditu, hormaz bi aldeetan herri eta bokorra bakarra dagoela islatzen dutenak. Hona batzuk:

p016_f02_93743.jpg

GARA

1964: Izera politikoaren aldeko lehen aldarriak

«Euskal preso politikoen kopurua handitzen zihoan urtetik urtera, eta Euskal Herriko espetxeetan ez ezik, Carabanchel eta Soriakoa ere izan ziren euskal gatibuen ohiko kartzelak. Apurka apurka, ETA zen militante pre- soak zituen euskal antolakunde ia bakarra. Beraz, arreta berezia bereganatu zuten presoek, hala bere antolakundearen aldetik nola euskal jendartearen errealitate politikoan. Gaur egun bezala, espainiar legediak ez zuen jasotzen preso politikoaren figura juridikoa. Gaizkileak zirela ozenki aldarrika- tzean nazioarteko lejetimitatea bilatzen zuen frankismoak, nahiz eta borborrean zegoen arazo politikoaren dimentsioa izkutaezina zen. Edonola ere, estatus politikoa lortzearen borrokan murgildu ziren ETAko presoak 1964. urteko abuztuan. Nolabait esateko, Carabanchel hasi zen protestaldi hura bizimodu duina lortzetik haratago zihoan lehen borrokaldi politikoa izan zela esan liteke. Berrogei urte geroago EPPKk burututakoaren aurrekaria. Estatusaren demandan, bi urrats nagusi eman zituzten presoek: beren eskutitz guztietako eremitean izen abienei euskal preso politikoa emendailua gehitzea, eta zeukaten espetxe egoera nazioartean salatzea».

1977: Bi hilabete baino ez preso politikorik gabe

«1977ko abenduaren 9an irten zen Martutenetik Fran Aldanondo, espetxean geratzen zen frankismo garaiko azken euskal preso politikoa. Baina euskal gatazkak aurrera jarraitu zuen. Askorekin gertatu bezala, Aldanondo bera erail baitzuen poliziak bi urte geroago Tolosako Izaskun auzoan (...) Atxiloketak etengabe egiten ziren abagune hartan. 1978ko urtarrilean Oreretako Jose Manuel Iribar eta Sabino Arzelus, eta Iruñean atxilotutako Xabier Elkarte, Fermin Anzizar, Juan Mari Olano eta Maximo Aierbe izan ziren, besteak beste, sasidemokraziapean Espainiako kartzeletara itzuli ziren lehen euskal herritarrak. Sarekada berean bi ETAkide erail zituen Poliziak. Xefe Sarasola eta Jokin Perez Viñaspre, eta inspektore bat ere hilik gertatu zen. Ordu batzuk geroago, Martin Villa ministroak egunkaria-orrietan titular handitan jaso zen esaldia esan zuen: `Bi eta bat gure alde'. Horrelakoak ziren jokabide demokratikoak kartzelak hustu eta berehala. Frantziar polizia eta epaitegien esku, bestalde, Xan Marguirault preso zegoen 1977. urte amaitu aurretik, Baionan, auto lapurtu batean molotov koktelak antzeman zizkiotelako. Bidasoaren bi aldeetan kartzelak betetzen hasi ziren, kartzelariei uniformea ozta-ozta aldatzen utzi eta aro berriaren zertzelada nagusiak zeintzuk ziren berresteko denbora urria izan eta gero. Urte amaitu baino lehenago, 150 euskal preso politiko baino gehiago zeuden espetxeratuta Espainiako kartzeletan. Urte bereko udazkenean, Espetxeetako Zuzendari nagusia zen Carlos García Valdés-ek prentsa eta gutunen zentsura ekarri zien euskal preso politikoei, eta zigor-ziegek berreskuratu zituen».

1979: Soria, odolustea errepresio laborategian

«UCDko gobernuak apostu gogorra egin zuen Soriako kartzelarekin, eta elkar-aditze saiakerak besteetarako utziko zituen. Orduko xede bakarra zen EPPKren indarra akitu eta zeukan erreferentzialtasun politiko erraldoia biolentziaren bidez indargabetzea (...) Ezaugarri bereziak zituen zapaltze eredu hartan osagai militarrak berebiziko pisua zuen (...)

Jateari utzi ez dioten hainbat presok zainak moztu zituzten bi txandatan. Lehendabizikoan 21, eta bigarrenean, gose-greba amaitzear zegoela, 29 kidek ebakidura sakonak egin zituzten beren soineak aihotzak erabiliz, hain handiak non kartzela zaindari batzuk mareatu ziren (...) Hamaika kide ospitalean artatu behar izan zituzten. Handik egun gutxitara, euskal presoak Euskal Herrira bueltatzea eskatu zuen Soriako Udalbatzak, hiriari egiten zitzaion kaltea eta bere `izen ona' lohituta geratzen ari zela argudiaturik. Ekimen gogor harekin, euskal jendartea astindu eta errepresioari marra gorri bat marraztea lortu zuten (...) Juan Jose Regok halaxe kontatzen du pasadizo hori: `Gau hura beldurgarria izan zen. Zainak moztu zituen kide bati suturazko hogei barne-puntu eman behar izan zizkioten, eta galeriak odolezko putzuez gainezka zeuden. Baita hormak ere, presoek `Gora ETA', `Gora Euskadi' eta antzerakoak idatzi baitzituzten odolez- Tendoiak ikututa, behatzen mugikortasuna bera ere galtzekotan egon ziren zauriturik larrienak. Eta hura gutxi balitz, ospitalera eramaterakoan bultzaka eta burlaizez atera zituzten poliziek, `ea ospa egiten saiatzeko potroak dituzuen' esaka eta esaka. Soilik herriaren esku zegoen euskal presoak Soriatik ateratzea».

1984, Herrerako martxa, urte osorako pizgarria

«`Urte osorako animo-biltegia betetzeko adina indarra ematen zigun ekimena izaten zen Herreraraino joatearena'. Halaxe definitzen zuten martxa urtero bertaratzen ohi ziren amnistiaren aldeko mugimenduaren bi kidek. 1984ko txapeo luzearen amaierarekin batera antolatu zen estrainekoz, eta orduz geroztik, gero eta partehartze handiagorekin (...) Presoon sentipenak, ordea, ez dira horren zabalduak izan (...) Sentipen bereziak sortarazten zizkigun. Egun berezia izaten zen. Bezperan nekez egingo genuen lo eta urduritasuna somatzen zen (...) `Goiz partea zirraragarria izaten zen. Egun osoa irratia entzuten pasatzen genuen eta irrikitan geunden egun osoan zehar. Egun horretarako hamaiketako berezia prestatzeaz gain mahai ge- hienetan aste osoko garagardoak gordeta izango genituen, egunak merezi zuen moduan ospatu ahal izateko. Mahai bakoitzak izango zuen bere erara prestatutako menu berezia. Ziurrenik, gehienok bakailaoa izango genuen. Izan ere, etxekoek sartzen zizkiguten gauzen artea bakailaoa zen sartzea baimentzen ziguten janari bakarrenetakoa. Komuna moduan funtzionatzen genuen eta kanpotik sartzen zizkiguten paketeak denontzat ziren. Urte batean kanpoan jarri zuten irrati bat entzuten lortu genuen eta hunkigarria izan zen kanpoan zegoen jendearen animoak entzutea (...) Gaztela Mantxako mutur koxkor batean geunden eta gezurra badirudi ere, Bonoren lurraldean, bera ere ohartu gabe erabat irabazia genuen lur mutur hura. Oso txikia eta presondegi barruan, baina zenbat indarra zegoen hormaz barru aldeko lau modulo haietan!' (Karlos Ioldi)».

1989: Sakabanaketa eta Marco Poloren bidaiak

«Gurpil zoroan jira-biraka, PNVk eta PSOEk bat eginik diseinatu zuten politika azken bururaino eramateko urratsak ematen hasi zuen Múgica-Asunción tandemak. Azken honek, kartzela guztiak bisitatu zituen oso epe laburrean. Kartzela-zuzendari, kartzelari eta berauen sindikatuburuekin bilera ugari izan zituen, espetxe politikaren fase berriaren zertzeladak jakinarazteko asmoz. Koartelik gabeko gerra zen mezua (...)

Inoiz egin den zeharkaldirik luzeena egina dute euskal preso politikoen senide eta lagunek, Marco Polok berak imajinatuko ez zuen tamainakoa. Izan ere, 1271.urteko Venezian koskortu zen Marco Polok 17 urte besterik ez zituen bere aita eta osabarekin itsasoratu zenean. Veneziako portutik Palestinako Acrera jo zuten aurrena eta handiz lurrez Asia aldera abiatu ziren. Afganistango mendikateak, Gobiko basamortua eta, hiru urteren buruan, Cambaluc-era iritsi ziren, egungo Pekin ingurua dena. 12.000 kilometrota- ko bidea egin ondoren. Jakin eta ikusmena ase nahirik Polotarrak batera eta bestera ibili ziren jarraian, 1291an Sumatran itsasoratu ziren arte. Etxera itzultzerakoan Marcok 41 urte zituen. Bidaiak, beraz, guztira 24 urte iraun zuen. Bolondreski eginak, nahiak bultzatuta. Sakabaneta hasi zenetik, Euskal Herritik bataz besteko 759 kilometroetara sakabanatuta egon dira euskal preso politikoak (...) Urtebeteko bisita guztiak egingo dituela bermatzeak ia 80.000 kilometro egitera behartzen du. Bider 700 preso? Era oraindik, bider hogei urte? 1.120 milioi kilometro orotara. Martitz planeta 150 milioi kilometroetara dago, baina dispertsioaren hasieratik gaur arte euskal presoen senideek planeta gorrira ia lau aldiz joan eta itzultzeko adina distantzia egina daukate. Gure ahaideek, ordea, ez zuten Marco Poloren pauta konpartitzea aukeratu».

1992-93: «Gozokia»ri ezetz esan zitzaionekoa

«Kide ohi batzurekin azpijoko ugari ezagutu genituen 92-93 urteetan. Kolektiboak sendo erantzun zion trikimailu berriari, eta sare pozoindu horretan erosotasuna aurkitu zuten kideen jarrera are sendoago kritikatu zuen. Bere historian lehen aldiz izen-abizen eta guzti salatu zituen Gobernuaren gozokia hartu zutenak (...) Begoña Sagarzazuren ustetan, benetako arrazoi politikorik ez zegoen kide ohi haien portaeran: `Ez dut ezagutzen arazo politikoa medio, Kolektibotik atera den pertsonarik, edo Kolektibotik atera eta espetxean borrokan jarraitu duenik. Normalean Kolektibotik ateratatakoak ateari begira egon dira. Kolektiboa irekia da, nahi duena sartzen da eta nahi duena atera, baina gero espetxe batean zaude eta espetxeari aurre egiteko egunero dauzkazu arrazoiak eta espetxeari aurre egiten badiozu, ez dizute kalera ateratzen utziko'. Jose Antonio Torre Altonaga Medius ere iritzi berekoa da: `Kolekti- boan garrantzitsua izan zen pertsona bat etorri zitzaidan negarrez, nekatuta zegoela eta lehertuta. Bera ez zela sekula ezker abertzaletik aldenduko baina ezin zuela espetxean. Nik esan nion, ateratzeko ordainsariren bat ere ordaindu behar izango zuela». Sagarzazu eta Juanito Nazabal preso ohiek damutuen jokabidea ulertzeko prisma interesgarri eskaintzen digute ondoko gogoeta honetan, azken batean klabe humano baitago ihestearen oinarrian: `Damutua oso egoera zehatz batean damutzen da eta testinguru batean erabilitako pertsonak dira. Neurri batean uzten diozu zu izateari, garrantzitsua zara politikoki erabilia zaren neurrian (...) Kalean damutu batekin elkartu naiz eta esan dit ez duela behin ere gure aurka egin, nekatuta zegoelako egin zuela. Ulertzen nuela esan nion, baino ez nuela onartzen'».

1999: EPPK, askatasun gosearen aintzindari

«1999ko azaroaren lehenean EPPK-ko kideek mugagabeko gose grebari ekin zioten. Gose greba txandakatua izan zen: 302 presok hartu zuten parte, eta 7.694 egun iraun zuen guztira. Borroka ekimen honek euskal preso politiko guztien kaleratzea galdatzen zuen. Izan ere, eraikuntza prozesuan parte hartu ahal izateko askatze prozesua graduala erdiestea helburu zuen gore greba mugagabeari ekin baitzion Kolektiboak. Halaber, eta helburua lortu bitartean, guztiak Euskal Herrian batzeak, gaixotasun larriek jota zeudenean eta zigorraren hiru laurdena beteta zeukatenen berehalako kaleratzeak, eta iheslari politikoen kontrako jazarpenaren amaierak ardazten zuten presoen borroka.

(...) Josetxo Arizkuren iruindarra lehen txandako grebalaria izan zen. Eta 56 egunez uko egin zion jateari. Azken egunetan zuen pisua 42 kilokoa baino ez zen, eta gorputz-tenperaturak ozta-ozta gainditzen zuen 35%ak. Deshidratazioaren mugan, Pariseko Hotel-de-Dieu-ko medikuek sueroa ezartzea erabaki zuten krisi orokor batek hil egingo zuela antzeman zutenean. Daniel Dergik 1999ko abenduaren 27an ekin zion gose grebari, 56 egun zeramatzan Josetxo Arizkurenen lekukoa hartuz. Frantziako Osny presondegian ekin zion, eta hasiera-hasieratik adierazi zien kartzela agintariei ez zuela medio artatzerik onartuko Fresnes espetxeko erietxera eramaten bazuten. 40 egun greban zeramatzanean, Fresnesera bidali zuten eta, agindu bezala, artatzeari uko egin zion. Ziega arrunt batean sartu zuten. Egoeraren larriaz jabetuta, ziegatik ospitale zibilera eraman zuten. Azkenean, gorputzak urik onartzen ez ziola geratu zen, eta hil zorian utzi zuen gose greba 63. egunean».

2009: Europan parekorik ez duen kartzela-zigorrik

«Nelson Mandela kartzelan zegoela, zuri-beltzeko argazkiak egin eta mundua barrena zabaldu ziren. Erregimen arrazistaren basakeriaren irudirik hedatuenak izan ziren, ardurako hogei bat urte preso emanda zeuzkan Mandelak. Geurean, dagoeneko, 28 urte preso daramatzan gizasemerik badago: Jose Mari Sagardui Moja, Gatza goitizena duena. Zornotzako borrokalaria. Hogeitasei eta hogeitazazpi urte kartzelan daramatzatenak ere EPPKko kideak dira, Jon Bilbao Moro, Astrabuduakoa, eta Jon Agirre Agiriano, Aramaiokoa, hurrenez hurren. Kartzelan urte gehien daramaten preso politikoak, Bigarren Munduko Gerra osteko Europa zaharreko marka guztiak apurtu dituztenak, eta baitago beraiek beste urte jarraian kartzelan eman duenik (...) Gatzaren ahotsan antzematen da urteen joanak ez duela bere kemena ihartu: `Agerian dagoen lehen gauza da gure herriak pairatzen duen errepresioaren ondorioz, Kolektiboak 700 preso gehiago dituela: ni atxilotu nindutenean ez zen 130 kidera heltzen (...) Baina Kolektiboa bizi-bizirik dago, gure Euskal Herria bezala, eta aurrera jarraizteko indarrarekin».

hilabete

baino ez dira izan preso politikorik gabe. 1977ko bukaeran gertatu zen hori. Amnistia eman ondoren, laster hasi ziren atxiloketak berriz.

Lau

aldiz

Lurra planetatik Martitzerako bidaia egina dute preso politikoen senide eta lagunek sakabaneta ezarri zenetik: orotara, 1.120 milioi kilometro inguru.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo