AIZKORA
Irazabalek lortu du Bigarren Mailako Bizkaiko lehenengo txapela
J.L. | DONOSTIA
Irazabalek lortu du Bizkaiko Bigarren Mailako lehenengo txapela. Estreinako aldiz jokatu zen lehiaketa hau herenegun Gernikan, eta hori herrialde horretan aizkolaritza indartzen ari den seinalea da. Gainera, partaide guztiak 19 eta 17 urteren artean ziren, eta hori berri oso ona da.
Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako eta kana-erdiko bat erdibitu zituen, eta Irazabalek lan guztiak 7 minutu eta 37 segundotan amaitu zituen. Lekue izan zen bigarren, eta bere denbora 8.01 izan zen. Hirugarren Garcia sailkatu zen (8.23), laugarren Basteretxea (8.35), bosgarren Oregi (9.00), eta azken postuan, berriz, Gallastegi (11.56). Jendeak ere erantzun bikaina eman zuen, jendetza batu baitzen finala zuzenean ikusteko.