GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

SOKATIRA

600 kilotan ere ez dago Goiherriko taldea geratuko duen inor

J.L. | DONOSTIA

Ez zen ezusterik izan 600 kilotako bigarren jardunaldian ere, eta Goiherri A taldeak pisu honetako txapela ere ia eskuetan dauka. Izan ere, bigarren jardunaldian ere garaile atera zen.

Txapelketa talde bat gutxiagorekin jokatu beharko da hemendik aurrera, Aresok lehia uztea erabaki baitu epaileekin izandako arazo batzuk medio.

Bigarren jardunaldi honetan, Goiherrik berriro ere saio guztiak irabazi zituen. Gaztedi sailkatu zen bigarren aurrekoekin galdu eta beste hiru taldeak menderatuta. Ondoren, Mutriku eta Goiherri B geratu ziren, elkarrekin berdindu eta Getxori irabazita. Azken postuan geratu zen Getxo, jokatutako tiraldi guztiak galdu ostean. Goiherri doa lehenengo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo