GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

DONOSTIAKO JAZZALDIA

Zurriolako hondartzan dantzari, ilunabarretik egunsentira

Igandearekin batera isildu da Donostiako 44. Jazzaldia. Larunbat gauean Trinitate plaza zutik jarri ostean, Pitingoren flamenko nahasketak hondartza freskatu nahian zen Black Lewisi eman zion lekukoa. Eta bitartean, kanpoko iskanbilari entzungor, Ibrahim Abdullah berean kontzentratuta, kontzertu luze eta geldoa izan zuten Victoria Eugenian. Izan ere, larunbatak igandeko argiari lekua utzi eta Donostian ez da isiltasunik egunotan, ezta eguerdian ere.

p008_f02_184x132.jpg

Anartz BILBAO | DONOSTIA

Bukatu da aurtengo jazzaldia. Lerro hauek idazterako oraindik Jamie Cullum izarraren eta irrikaz espero dugun Bad Plusen kontzertuak ikusteke ditugun arren (bihar izango dugu hauen eta James Taylorren berri), jaialdiak bereak eman ditu, aurreko urteetan baino ikus-entzule gutxiagorekin baina maila artistiko jasoarekin, batez ere jazz kontzertuei dagokienez -zaharrak nagusi-.

Kontzertuak arratsaldean hasi dira jaialdian, baina Donostiak bere gutiziak eskaintzen ditu goizean goizetik. Izan ere, egunotako giro paregabea, eguzkia eta hiriaren edertasuna lagun, eta musikariak zeharo harritzen dituen jan-edanerako aukera (kontzertuz kontzertu goraipatua), Jazzaldiak zale zein musikariak gurera erakartzeko erabiltzen dituen arma ere badira. Horrela, Zinemaldian aktore eta zuzendariei bezala, Jazzaldian ere musikariei ohiko galdera, «zer moduz Donostian?», eta are ohikoagoa erantzuna: «Primeran. Zein ondo jaten den hemen!». Herenegun izan genuen kontu honen azken adibidea, Pitingok dastatu janak ahotan hartu eta «me quitan los sentidos» ihardetsi zuenean.

Herenegun entzundakoari buruz ari gara, kalapitak kalapita Trinitate plaza lepo bete baitzuen flamenko kantariak, «jaialdiak ijito bat bertara gonbidatu izanaz harro». Aurretik, atzo kontatu bezala, Hank Jonesek harri eta zur utzi gintuen berriro ere, Joe Lovanok lagunduta eta pianoa sentsibilitate ikaragarriarekin jota, sekulako emanaldia eskaini baitzigun bertan bildutako zortziehun inguru laguni.

Hondartzan bitartean, jendea gustura dago berotan etzanda, Black Joe Lewisen taldeak lehenengo eta The War on Drugsek gero soinu probak egiten dituen bitartean (inor ez du zaratak izutzen, ohituta daude eta), eta Maria Cristina aurrean berriz, zale taldetxo bat zain dago, Springsteen noiz irtengo-edo (egun jazz maisuek ez dute rock izarren distira argazki eta sinadura kontu hauetan). New Jerseyko kantaria Donostian da egunotan -Bilbon jotzekoa zen atzo-, eta bere E Street Band taldeko partaide batzuk jazz zuzenekoetan izan dira. Max Weinberg bateria-jotzaile indartsua esaterako, Roy Haynesen kontzertuan izan zen ostiralean, Trinitate plazan.

Argitu arte, jo eta jo

«Zuek horrela nahi izanez gero, egunak argitu arte joko dugu», esan zuten ostegunean Buena Vista Social Clubeko kubatarrek, eta beste horrenbeste herenegun Pitingok, «oraindik hiru edo lau ordu falta zaizkigu bukatzeko» bota zuenean. Igandea heldu zenerako beraz, oraindik ozen ziren herenegun gaueko oihartzunak, larunbat gau luzea izan baitzuen jaialdiak, Trinitate plazan hasi eta hondartzan bukatu, Victoria Eugeniatik pasa ostean. Izan ere, Pitingok bere jarduna bukatu zuenerako Abdulla Ibrahim astiro-astiro zebilen pianoan -ikaragarri motel eta luze jo omen zuen, «The Mountain» kantuarekin hasi eta «Water from an ancient well»-ekin bukatu- eta hondartzak pil-pilean ziren Black Joe Lewis & The Honeybears taldearekin (9.000 ikus-entzule ingururen aurrean). 28 urteko estatubatuar abeslaria da Lewis, eta bere herrian James Brownekin alderatu izana gehiegikeria bada ere, iraganeko erritmoak berreskuratzen ditu, soinu eta trinkotasun bikainarekin. Hondartzako gaua luzatzeko ezin aproposagoa.

Larunbat gaueko proposamen nagusiak izan genituen aurreko hauek, baina Kursaal atzeko terrazetan, ilundu bitartean, jendearen joan-etorria etengabekoa da.

Baina jo dezagun luze baino lehen Jazzaldiaren bihotza izan nahi duen Trinitate plazara, lehen aipatu bezala Pitingo con Souleria -Juan Carmona gitarran dela- eta Perico Sambeat Flamenco Big Banden txanda dugu eta. Ordaindutako kontzertuen artean Alde Zaharreko plaza da jende gehien bildu ohi duena, baina, gainera, jazzetik aldendutako jarduna da ordura arte ikus-entzule gehien bildu zituena (1.760 lagun), atzo Cullumek zenbat erakarriko jakiteke gaudela.

Perico Sambeat valentziar saxo-jotzaileak -jazz espainiarrean pisudun musikaria-, hogei laguneko taldea elkartu du, tartean Mikel Andueza nafarra saxofoian dela, Jazzaldian debuta egin eta hogeita bost urte geroago, flamenko kutsuko jazz koloretsua jotzeko. «Cauce» eta «Nido del aire» kantuekin hasi zuen jarduna, flamenkoaren palo ezberdinei so eginez, eta Afrika zein Kariberantz egin zuen gero, eta «Guagira para Duke» kantuarekin bukatu.

Zeresan franko eman duen ijitoa atera zen gero, bera ikusteko apain-apain zegoen plazara -ikusgarria lehen lerroko neskatoen distira (bitxietan)-. Antonio Manuel Alvarez Velez ayamontearra: Pitingo (28 urte).

Soul doinuetara so jarri den «kantaorea» orain gutxi izan zen Euskal Herrian, azken hauteskundeetan PPren kanpaina hasieran kantatu baitzuen. Trinitate plazan, hiria eta bertan jandako okela biziki goraipatu eta musikazale askok berak egiten duen nahasketa ulertu edo onartzen ez zutela aitortu zuen. Modu guztietako imintzioak egin zituen (ahotsez justu samar baitabil), behin eta berriro oholtzara agertu eta bertatik desagertu zen (tartean arropaz goitik behera aldatzeko), eta plazara bildutakoak hankaz gora jarri ez bazituen ere, ase zituen aurretiaz bereganatutako zale sutsuak.

Eta musikaz zer esan? Lau lagun txaloak jo eta bera animatzen, bi perkusioan (gehi bateria) baxua eta Carmonaren gitarra trebea ditu taldean. Baita hiru kantari beltz ere (ingeles hiztunak, soul doinuak kantatzeko! Flamenkoa eman zuen bai, baina baita Armstrongen «What a Wonderful World», iaz Jazzaldian izan genuen McFerrinen «Don´t Worry, be happy», The Beatles eta Lennonen «Let it be» eta «Yesterday» zein Sinatraren «New York, New York» ere, «a su manera».

Jamie Cullum: «El nuevo disco es más ruidoso y canto mejor»

Entusiasta del jazz, del pop y del rock. Así se declaró ayer el joven británico Jamie Cullum y subrayó que no hay ninguna receta mágica para triunfar en la música: «intento ser yo mismo, lo que hago me sale desde dentro». Por ello, poco le importan las críticas que le etiquetan de comercial. «Creo que es igual de complicado ser comercial o ser exclusivo». El cantante y pianista de 29 años saltó a la fama en el 2003 con el trabajo «Twentysomething», del que se vendieron 900.000 copias. A pesar de su juventud, venía ya con el rodaje hecho. «Empecé a tocar con 15 años, con los amigos del colegio. Eran bandas malísimas de rock y metal. Una, por ejemplo, se llamaba Perritos Calientes, pero servía para atraer a las chicas», recordó ayer, tras la prueba de sonido.

Tras su visita al Kursaal hace dos años, Cullum se mostró maravillado de poder actuar en la plaza de la Trinidad: «Creo que es un lugar único para tocar. En una esquina está colgada la placa de uno de mis ídolos, Charles Mingus, a la izquierda veo a una señora colgando la ropa, dos iglesias limitan la plaza... En un auditorio puedes estar en cualquier ciudad pero esto sí que es Donostia de verdad».

Tras estar largo tiempo en silencio, hace dos semanas terminó la grabación de su nuevo disco, que saldrá en noviembre. Se titulará «The Pursuit», y «es una búsqueda, una persecución del amor, de uno mismo... Es más ruidoso que los anteriores y creo que toco y canto mejor», bromeó. Aunque adelantó que hay colaboraciones en él, prefirió mantener los nombres en secreto hasta noviembre.

Melisssa Laveaux abrió anoche el concierto de Cullum. Canadiense de origen haitiano, Laveaux canta en francés, criollo e inglés, y además de explicarse en castellano en la rueda de prensa, fue capaz de entender una pregunta en euskera. Nombre emergente del folk internacional, «doy importancia a las letras, que son las que marcan la melodía» cuenta Melissa. Toca la guitarra, porque «perdí el cheque que mi padre me dió para las lecciones de piano».

A. A.

Txillida Lekuko jazz piknika, belardian etzanda eguzkipean

Igandeak goiz jo zuen jazza atzo, Txillida Lekun eta bermutaren orduan (13.00etan) jazz piknik bat eskaini baitzuen Arild Andersen norvegiarraren hirukoteak, bertan bildu ginen udatiarrentzat. Arild Andersen kontrabaxu elektrikoan, Tommy Smith eskoziarra saxofoian eta italiar jatorridun Paolo Vinaccia baterian jo eta jo, belardian gozo-gozo etzandako zalez inguraturik, giro atseginean.

Eskandinaviar jazzean ezinbesteko maisua da egun Andersen, amerikar musikari handiekin batera joaz, Sonny Rollins eta Chick Corea tartean, zaildutakoa. Taldea sasoi onean zela eta gomendio andana izan ditugu egunotan Europa iparraldeko hirukoaren zuzenekoaz gozatzeko, eta kokagunea bera gozatzearren merezi zuen hitzorduak.

1945eko urriaren 27an jaioa, kontrabaxu jotzaile boteretsua da Andersen, aurten «Live at Belleville» zuzeneko lana argitaratu duena. Atzoko kontzertuan, hirukoteko zuzendariarekin batera, nabarmentzekoa izan genuen Vinacciaren lana. Italian jaiotako bateriak hogeita bost urte daramatza Norvegian, eta hamarkada luze bat Andersenekin jotzen. Eguzkipean izerdi-patsetan bukatu zuten jarduna, «Bihar, bihar» kantua joz.

A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo