GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Zezenketen aurka jende asko dagoela ohartarazi du Eguzkik

GARA |

Donostiako Udalak Illunbeko instalazioak Chopera anaiei alokatzeko hartutako erabakiaren aurrean, Eguzki ekologista taldekoek Udalari 10.101 euro ordaintzeko eskaintza egin zioten, Chopera anaiek baino euro bat gehiago. Horrela, Aste Nagusian bertan egitekoak diren zezenketak bertan behera uzteko.

Eskaintza horren aurrean, Donostiako Udaleko Hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak ezezko erantzuna eman die. Eguzkiko kideen hitzetan, «esperotako ezezkoa izan da honakoa, baina, gutxienez, Donostian zezenketen aurka jende ugari dagoela ohartzeko balio izan digu ekimenak».

Bestalde, Udalak emandako arrazoiek «kontu honetan zein punturaino lokaztuta dauden erakusten du», adierazi dute Eguzkiko kideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo