GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Emaztea eta seme-alabak hiltzen saiatzeagatik, 16 urteko zigorra

GARA |

Nafarroako Auzitegiak tratu txar delituengatik gizon bati ezarritako 16 urte eta 9 hilabeteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak. Lizarran bizi zen B.F. gizona bere emazte eta seme-alabei tratu txarrak emateagatik epaitu zuten.

2006ko azaroan auzipetutakoak hainbat kolpe eman zizkion emazteari buruan, bizkarrean, besoetan zein hanketan eta hark salatu egin zuen.

Etxeko sarrailak aldatu arren, gizona berriz sartu eta seme-alabak hainbat gas bonbonatara lotu zituen. Udaltzainek gasolina poto bat eta pizgailu batekin aurkitu zuten gizona etxean eta atxilo eraman zuten.

Bestalde, Donostiako gestoria baten jabea 16.500 euroko isuna ezarri diote bertan lan egiten zuen emakume bati baimenik gabe ukituak egiteagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo