GARA > Idatzia > > Kultura

Bizkaiko Burdinaren IV. Itsasbidea, Lekeitiotik Zumaiaraino

GARA | GASTEIZ

Ziburuko Itsas Begia elkarteak Bizkaiko burdinaren itsasbidea gogoratzeko antolatutako ekimenaren laugarren edizioa martxan da. XII. eta XIX. mendeen artean burdin meak egiten zuen kabotai itsasbidea berreskuratzea da ekimen honen helburua, Muskizeko meategietatik, Nerbioi eta Muskizeko kargalekuetatik (Bizkaia), Urdazubiko (Nafarroa) burdinoletarainoko bidea hain zuzen. Joan den ostiralean eman zioten hasiera, eta gaur Lekeitiotik (10.00etan) atera eta Zumaiarako portura 13.00ean iristea aurreikusia dute. Hortik ordue erdira, burdina txaneletan hustuko dute Beduako biltegira eramateko. Nabigazioa Itsas Begia elkartearen «Brokoa» izeneko txalupa handian egiten da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo