GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

John Maynard Keynesen balioak eta gabeziak, puntako intelektual ezkertiar baten eskutik

Gaur GARAk argitaratzen duen Walden Belloren J.M. Keynesi buruzko artikuluak argi erakusten du ekonomialari honek bere garaian izan zuen eragina, baita gerora utzitako ondarea ere. Izan ere, 1930eko hamarkadan mundu mailan izan zen krisitik ateratzeko berak eskainitako tresnak ezinbestekoak izan ziren. Asko sinplifikatuz, merkatua erregulatzeko beharra eta honi begira estatuaren esku hartzea dira bere errezetak. Krisi larrian gauden honetan -29ko crash-arekin parekatzen den krisia-, halaber, Keynes da berreskuratu behar den pentsalaria, aditu askoren ustez.

Esan bezala, Bellok argi eta garbi erakusten ditu bere artikuluan Keynesen balioak, baina baita bere mugak ere. Ez soilik hori. Bellok intelektual gisa duen balioa erakusten du idazlan honetan. Argitasun pedagogikoa, sakontasuna, dogmatismotik aldendutako kritika... hauek dira pentsalari filipinarraren bertuteetako batzuk. Bere helburua ezkerraren ikuspuntutik mundu mailako alternatiba bat eraikitzea da, eta horretarako ez du muga intelektualik jartzen. Aurreko mendeko krisia ulertzeko Keynes garrantzitsua baldin bada, Bello izan daiteke oraingo krisia ulertzeko pentsalarietako bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo