GARA > Idatzia > Euskal Herria

Atxilotu bat Gasteizen, sexu erasoa egitea eta labankada ematea egotzita

GARA

24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Gasteizen bi eraso egin ondoren. Polizia autonomikoak azaldu zuenez, lehenengo emakumezko bati sexu erasoa egiten saiatu zen, eta zorroa lapurtu zion. Gero, labankada bat eman zion gizonezko bati, lapurreta egiten saiatu ondoren.

Lakuak jakinarazitakoaren arabera, 03.15ean Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak bazuten gertatutakoaren berri emakumezkoak telefonoz deitu baitzuen laguntza eskatuz. Azaldu zuenez, taxi baten zain zegoela gazte bat atzetik hurbildu zitzaion, eta eraso egin zion. Hortik gutxira ikusi zuten gizonezko bat etzanda zegoela kalean, eta labankadak jaso zituela lepo eta soinaren ezkerraldean. Poliziek zaborrontzien artean ezkutatuta aurkitu zuten erasotzailea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo