GARA > Idatzia > Kultura

Aukeran dantza taldeak 1937ko apirilean gertatutakoa gogoratuko du

GARA | ORIO

Orioko Karela kiroldegian Aukera dantza taldearen ikuskizuna izango da gaur gaueko 22.00etatik aurrera, Ikastolak eraikin berria altxatu duela ospatzeko.

Taldearen «Gernika, mihise gaineko dantza» izeneko dantza «ederrenetako» bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Edu Muruamendiarazek zuzendutako taldeak 1937ko apirilean gertatutakoa kontatuko du dantza horren bidez, «tradizioa eta garaikidetasuna» uztartuz, «argi eta soinuekin garaia girotuz eta kontakizuna bonbardaketan hil zirenen ahotan jarriz». Izan ere, pluraleko lehen pertsonan kontatuta dago.

Orioko Harribil dantza taldeak ere ikuskizunean esku hartuko du, eta bertara joateko sarrera helduek 15 euro eta 16 urtetik beherakoek 11 euro ordaindu beharko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo