GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Zesta-puntako BinakakoTxapelketa ostiralean hasiko da

Goikoetxea eta Enbil bananduta, emozio handiagoa

Azken urteetan bost aldiz txapeldun irten den bikote zumaiarra apurtu izanak txapelketa parekatuagoa ahalbidetuko du. Finala urriaren 16an izango da Markinan, eta 14 egunean 19 partida jokatuko dira.

p039_f01_222x222.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Goikoetxea-Alberdi III.a, Olha-Irastorza, Baronio-Enbil eta Lander-Alliez -Master Jai enpresaren izenean-, eta Egiguren II.a-Felix, Foronda-Lopez, Alberdi II.a-Jon Arriaga eta Garcia-Hernandez -Jai Alive ordezkatuz- dira ostiraletik aurrera Munduko Pilota Kontseiluak antolatzen duen zesta-puntako Binakako Txapelketan parte hartuko duten zortzi bikoteak.

Parte-hartzaileei dagokienez, badira datu deigarriak. Batetik, Felixek eta Alberdi II.ak beren enpresak utzita jokatuko dute beste enpresako pilotariekin. Aurrelari zumaiarrak, esaterako, Jon Arriagarekin jokatuko du, 2001ean Biarritzen Munduko Txapelketa irabazi zuen bikotea errepikatuz. Bestetik, Goikoetxea eta Enbil zumaiarrek ez dute batera jokatuko aurten, bost aldiz elkarrekin txapeldun izan ondoren.

Gainera, enpresa bakoitzak lau ordezko ere aukeratu ditu aldaketaren bat egin beharko balitz prest egoteko. Master Jaik Hormaetxea, Lekue, Mugartegi eta Garita gorde ditu; Jai Alive-ek, berriz, Zen, Aritz, Endika eta Aimar izango ditu, azken hau ere beste enpresak utzita. Alde horretatik, aipagarria da Imanol Lopezek bere lesioa gainditu duela eta jokatzeko moduan izango dela azkenean.

Binakako Txapelketa motza eta trinkoa izango da. Lehiaketa ostiral gauean hasiko da Markinan bi partidekin (Goikoetxea-Alberdi III.a / Foronda-Lopez eta Egiguren II.a-Felix/Lander-Alliez) eta 14 egunean 19 neurketa jokatuko dituzte. Final-laurdenetako ligaxkak Markina, Durango, Hondarribia, Gernika eta Berriatua bisitatuko ditu eta urriaren 11n amaituko da. Herriko festak direla baliatuta, finalerdiak Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jarri dituzte urriaren 12an eta 13an.

Ligaxkan bikote bakoitzak lau partida bakarrik jokatuko dituela kontuan hartuta, oso litekeena da azken sailkapenean berdinketak izatea. Berdinduta daudenak enpresa ezberdinetako bikoteak badira, beraien arteko emaitza erabiliko da berdinketa desegiteko. Bestela, tanto kopuru orokorra erabiliko da.

Imanol López va mejorando de su lesión y es optimista

Imanol López, vigente campeón junto con el ausente Arrasate, era duda por su lesión en el hombro, pero va mejorando y confía en poder rendir bien: «Tengo el hombro mejor gracias a estos días que llevo en reposo y ahora estoy esperando unos resultados para ver cómo va todo. Está claro que la lesión no ayuda para preparar esta cita, pero hay que ser optimista y a ver si todo sale bien y obtenemos buenos resultados».

Iñaki Osa Goikoetxea, por su parte, no jugará en esta ocasión con su inseparable Enbil, con quien ha logrado cinco txapelas, sino con su también paisano Alberdi III. «Estoy contento de tener a Antxon como compañero, porque a lo largo de todo el verano está exhibiendo un gran nivel. Olha-Irastorza y Alberdi II-Arriaga forman parejas muy fuertes y nosotros iremos partido a partido y a hacerlo lo mejor posible», declaró.

Por último, Jon Arriaga formará con Alberdi II el único dúo que ha logrado el título de parejas juntos, concretamente en 2001. «Me ha tocado con Alberdi II, con quien no he jugado hace tiempo, pero, aunque no tengamos el nervio de hace ocho años, podemos dar guerra a cualquiera e intentaremos hacerlo lo mejor posible. Goiko, López, Egiguren II e Irastorza son los que marcan diferencia a priori y son favoritos».GARA

San Miguel da otra exhibición de pegada

Julen San Miguel impuso su pegada en Galarreta para ganar el estelar con Etxeberria IV contra Matxin III-Etxeberria III por 40-37. El joven Etxeberria IV aprovechó a medias su oportunidad, ya que terminó 18 tantos pero cometió 9 errores.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo