GARA > Idatzia > Kirolak> Real Unión

Konfiantzaren indarrak ateak zabaltzen dizkio ustekabeari

GARA | IRUN

Erne, baina konfiantzaz. Real Unionek ustekabea eman nahi du Ruiz de Loperan eta badauka indarra nondik atera.

Azken emaitzek konfiantza eman diete irundarrei. Bi garaipen bata bestearen atzetik eginda, Iñaki Alonsok aitortzen duenez, larritasunei adio esan izana nabaritu behar dute bere gizonek. Betebeharreko bigarren baldintza konfiantza horrekin etor daitekeen arriskuari dagokio. «Erne egoteari utziz gero, talde zaurgarri bat gara», abisatu zuen bizkaitarrak.

Jarrera kontuez gain, Alonsok badauka beste formula bat Betisi jokoan min egiteko: «Baloia guk izatea, beraiek hartzen badute sekulako mina egiteko ahalmena baitaukate».

Hala ere, andaluziarrek azken asteotan demostratu ez duten kontua da hori, bi jardunaldi baitaramatzate garaipenik lortu gabe. Gehiegi, helburu bakartzat igoera duen talde batentzat; are gehiago zaleek zer-nolako pazientzia urria duten jakinda. Ildo horretatik, Real Unionek baloia izateak garrantzi dexente izan dezake, aurkariarengan sekulako urduritasuna sortuko lukeelako eskuak denboratxo batez lotuz gero.

Helburu horrekin, bi aldaketa izan litezke hamaikako irundarrean, Aitor Sanz eta Angel Montororen sarrerekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo