Kultura

Finalaurreetarako bigarren aulkia ere, Bizkaiara

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sigi-sagek Leitzan egin zuten bigarren geldialdia. Etxahun Lekuek lortu zuen finalerdietan kantatzeko eskubidea. Larrabetzuarra ongi aritu zen saio osoan eta bakarkako lanetan, hau da, puntuari erantzuten eta kartzelako gaian lortu zituen puntu eta txalo gehien. Haren atzetik Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Manzisidor «Mantxi» gelditu ziren, baina puntuazioari begira, zail izango dute aurrera egitea.


Kultura

«Euskarazko kulturgintzak beharrezkoa du euskaldunarengana joatea»

«Literatur txikiak, erronka handiak» gaia da Galeusca-ren ardatz nagusia. Bere horretan ezin hobeto islatzen du Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako idazleek bizi duten egoera. Bataren txikitasunak eta besteen handitasunak ez ditu kikiltzen. Beste batzuren artean, Igor Elortzak eta Gotzon Barandiaranek sorkuntza krisian ote dagoen galderari erantzunez landu duten txostena aztertu zuten atzo, hausnarketarako bide ematen duena.


Kultura

Reactable, un instrumento futurista, en el museo Artium de Gasteiz

El instrumento musical llamado Reactable salió hace pocos años del taller de la Universidad Pompeu Fabra de Barcelona para conquistar la admiración de los adeptos a la música electrónica. Uno de esos instrumentos podrá ser visto y tocado hoy en el Artium.


Kultura

Busturialderako bestelako ereduaren alde

Guggenheim museoaren inposaketarekin bultzatu nahi duten eskualde ereduaren aurka ekiteko prest agertu da Busturialdeko ezker abertzalea. Auzolanean oinarrituta, eskualdeak behar duen eta bertako baliabideak ardatz izango dituen ereduaren aldeko apustua egin du.