GARA > Idatzia > Mundua

Makina bat hildako, Irango Guardia Iraultzailearen aurkako erasoan

Irango Guardia Iraultzaileko zuzendaritzako sei kide eta dozenaka pertsona hil ziren atzo herrialdeko hego-ekialdean egindako erasoan. Ikerlariek ez dakite eraso suizida bat izan zen ala bonba-auto baten bitartez egindakoa. Teherango agintariek AEBei egotzi zieten erantzukizuna, baina Washingtonek berehala erantzun zuen erasoarekin zerikusirik ez duela eta atentatua gaitzesten duela. Jundallah izeneko talde armatu suniak bere gain hartu zuen.

p019_f0197x160.jpg

GARA |

Irango Guardia Iraultzaileko sei buru hil ziren atzo goizeko zortzietan Pishin herrian egindako erasoan. Irango Armadako elitezko talde horretako buruak Sistan-Balutxistan eskualdeko makina bat ordezkarirekin bilera egitekotan ziren, kamikaze batek beraiengana hurbildu eta soinean zuen bonba leherrarazi zuenean. Beste iturri batzuen arabera, erasoa bonba-auto batez egin zuten. Edonola ere, Guardia Iraultzailearen aurkako azken urteotako erasorik tragikoena izan da, eta Al Jazeera telebista kateak nabarmendu zuen eskualdeko ordezkariekin bilera hastear zegoela egin izana. Teherango agintariek esandakoaren arabera, bilera suniten eta xiiten arteko batasuna sendotzeko helburuarekin egin behar zuten.

Irango agintari batzuek AEBei egotzi zieten erasoaren ardura. Ali Larijani Irango Parlamentuko presidenteak esan zuenez, «uste dugu AEBen jardueraren ondorio izan direla azken eraso terrorista horiek, gure herrialdearekiko gorrotoa agerian uzten duten eraso terroristak».

Larijanik gogorarazi zuen Barack Obama AEBetako presidenteak «Irani eskua luzatzen ziola esan zuela, baina eraso honek bere eskuak erre egin ditu. Irango herriak ondo egiten du AEBetako Gobernuak agindutako aldaketak ez sinestean».

Etxe Zuriak berehala erantzun zuen atentatuarekin zerikusirik ez duela, eta erasoa gaitzesten duela. «Terrorismo ekintza hau gaitzesten dugu eta bat egiten dugu hildakoekin zein beren senideekin. AEBek zerikusirik badutela esan duten informazioak gezur hutsak dira», adierazi zuen Ian Kelly AEBetako Estatu Departamenduko eledunak.

Jainkoaren soldaduak

Jundallah (Jainkoaren soldaduak) izeneko talde armatu sunitak bere gain hartu zuen erasoaren ardura, Irango hedabi- deek jakinarazi zutenez. Mohamad Marzieh Sistan-Balutxistan eskualdeko fiskalak esan zuen Jundallah taldeak egin duela erasoa, kamikaze baten bitartez. Marzieh fiskalak ez zuen argitu talde erasotzaileak nola jakinarazi zuen bere erantzukizuna.

Jundullah Sistan-Balutxistan eskualdean aritzen diren talde armatuetako bat da. Irango Erresistentziarako Herri Armada izenaz ere ezaguna da taldea. Erakunde islamista da, ideologikoki Al Qaeda saretik hurbil dagoena. Hala ere, joan den urriaren 11ko «Zazpika» GARAren astekarian argitaratutako informazioaren arabera, Jundullahk ez du Balutxistango independentzia nahi, bertako suniten eskubideak kontuan hartuko dituen autonomia baizik. Bestalde, hedabideek egin dituzten azterketen arabera, Jundullahk AEBen laguntza jasotzen du, Iranen ezegonkortasuna eragiteko.

Jundullahk Pakistanen du egoitza, Teherango agintarien arabera. Horrexegatik, atzo Pakistango interesak Iranen babesten dituen ordezkariari beren haserrea adierazi zioten, eta talde armatu horren mugimenduak oztopatzen saiatzeko eskatu zioten.

Abdulmalik Rigi da Jundullah taldeko burua, GARAn Karlos Zurutuzak idatzi zuenez. Abdulhamid anaia ekainaren 6an urkatu zuten, eraso batzuk leporatuta. Orduan, hil baino egun batzuk lehentxeago, Press TV telebistari elkarrizketa eskaini zion, AEBetako agenteekin Islamabad Pakistango hiriburuan egin izan dituen bileren berri emateko. Bestalde, Abdulmalik Rigik Karachin elkartu izan zen estatubatuarrekin, betiere giltzapean zegoen anaiak esandakoaren arabera.

Mendebaldeko hedabideetan ere aipatu izan dira Jundullahk AEBekin dituen harremanak. «Sunday Telegraph»ek, esaterako, esan zuen Jundullah CIA AEBetako zerbitzu sekretuak sortutako taldea dela, Irango errejimenari arazoak eragiteko sortutako talde armatua. ABC telebistak gauza bera esan zuen.

bigarren erasoa

Jundallah talde armatuak Irango hego-ekialdean aurten egiten duen bigarren erasoa izan da atzokoa. Maiatzean beste kamikaze batek erasoa egin zuen Zahedan hiriko meskita batean, hogeita bost hildako eraginez

Viena acoge nuevas negociaciones sobre el programa nuclear

El grupo negociador 5+1 (EEUU, Estado francés, China, Rusia, Gran Bretaña más Alemania) y representantes del Gobierno iraní se reúnen hoy en Viena en un encuentro auspiciado por la Agencia Internacional de la Energía Atómica (AIEA) para discutir la posibilidad de que Teherán envíe parte de sus reservas de uranio al extranjero para que sean procesadas en suelo francés o ruso, despejando dudas sobre el procedimiento de enriquecimiento del material radiactivo, que podría derivar en la fabricación de un arma de destrucción masiva.

La reunión de Viena se produce dos semanas después del encuentro realizado en Ginebra y que inauguró una nueva ronda de negociaciones en un nuevo contexto: el proporcionado por los graves disturbios postelectorales del pasado verano en la república islámica y que, según sostienen algunos expertos, han despertado el temor entre las autoridades iraníes de que hayan podido perder credibilidad internacional.

El acuerdo de envío de uranio ha sido aceptado «en principio» por Teherán. Es una medida intermedia que no impide a la república islámica seguir desarrollando actividades nucleares, pero que satisface los deseos de Estados Unidos a la hora de comprender para qué se está produciendo exactamente el uranio.

En virtud del principio de acuerdo, Irán se compromete a enviar 1.200 kilos de uranio de bajo enriquecimiento al extranjero. Allí será enriquecido entre el 5% y el 20% para que la república islámica pueda emplearlo con fines civiles, pero nunca para el desarrollo de un arma nuclear.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo