DONAPALEU
Hondakinak murrizteko zaborrak pisatzea proposatzen du Terre Vertek
Bil ta Garbik Sarrikota-pean hondakindegi bat egitea erabaki zuenean sortu zen Terre Verte elkarteak azken hileotako kanpainaren balantzea aurkeztu zuen atzo Donapaleun. Izan ere, hondakinak pisatzearen sistema probatzea erabaki zuten, zabor kopurua murrizteko helburuarekin, eta horretarako, berrogei familia hasi ziren beren etxeko hondakinak pisatzen, eta egunetik egunera kopurua txikitzen ahalegintzen dira. Bernard Serbielle elkarteko presidenteak azaldu zuen: «Kontsumo aldaketa bultzatuko luke, birziklatzea hautatzera bultzatuz, eta hondakin gutxiago sortzea ekarriko luke horrek».